1999ko Munduko Errugbi Kopa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
1999ko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen laugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1999ko urriaren 1etik azaroaren 6ra jokatu zen, Galesek antolaturik. Australiak eskuratu zuen kopa, finalean Frantziari 35 eta 12 irabazita.[1] Hegoafrika izan zen hirugarrena eta Zeelanda Berria laugarrena.
Partida gehienak Galestik kanpo jokatu ziren: Ingalaterran, Frantzian, Eskozian eta Irlandan. Hasiera ekitaldia eta finala, aldiz, Cardiffen izan ziren, kirol ospakizun honetarako espreski eraiki zuten Millennium Stadiumen, hain zuzen ere.[1][2]
Hego hemisferiokoen nagusitasuna izango zela espero zen, eta Zeelanda Berriak soilik egin zuen huts. Australiaren lorpena prestaketa lan luze baten ondorioa izan zen. 1995eko Mundialean kanporatua izan zen final laurdenetan, eta hark min handia egin zion. Hori zela eta, areagotu egin zuten prestaketa, baina 1991n aritu ziren jokalariengan oinarrituta: John Eales eta Tim Horan. Izan ere, Horanek lortu zuen jokalari onenaren saria, hala erabaki baitzuen horretarako ardura zuen 12 kideko batzordeak; gogoa, indarra, abiadura eta esperientzia ziren haren dohainak.[3]
Remove ads
Parte hartzaileak
Lehen aldiz hogei taldek parte hartu zuten, 1987an, 1991n eta 1995ean hamasei aritu baitziren.[2] Gales, antolatzailea baitzen, eta 1995eko Munduko Errugbi Kopako lehenbiziko hiruak (Hegoafrika, Zeelanda Berria eta Frantzia) zuzenean sailkatu ziren. Gainerako 16 postuak kontinenteka egindako lehiaketa sistema baten bidez erabaki ziren; 67 herrialdek parte hartu zuten sailkapen lehiaketa horretan.
Remove ads
Hiriak eta estadioak
Remove ads
Multzo fasea
Lau taldeko bost multzotan aritu ziren hogei selekzioak, eta multzo bakoitzeko aurrenekoek soilik lortu zuten final laurdenetarako sailkatzea. Bigarren sailkatuek eta hirugarren onenak kanporaketa jokatu behar izan zuten final laurdenetarako txartela eskuratzeko. Bestetik, multzo fasean irabazitako partiduagatik hiru puntu jaso ziren, berdintzeagatik bi eta galtzeagatik bat.[2]
A multzoa
B multzoa
C multzoa
D multzoa
E multzoa
Hirugarren onena
Remove ads
Final zortzirenetako kanporaketak
Multzo fasean bigarren sailkatuek eta hirugarren onenak norgehiagokak jokatu zituzten final laurdenetara sartzeko. Galtzaileek etxerako bidaia hartu zuten. Garaileek, berriz, sailkapen fasean multzo bakoitzean aurrena izan ziren bost taldeekin bat egin, eta final laurdenetako kanporaketak jokatu zituzten.[4]
Remove ads
Azken fasea
Final laurdenak | Finalerdiak | Finala | ||||||||
Urriak 23 - Cardiff | ||||||||||
![]() |
9 | |||||||||
Urriak 30 - Londres | ||||||||||
![]() |
24 | |||||||||
![]() |
21 | |||||||||
Urriak 24 - Saint-Denis | ||||||||||
![]() |
27 (a.e.t.) | |||||||||
![]() |
44 | |||||||||
Azaroak 6 - Cardiff | ||||||||||
![]() |
21 | |||||||||
![]() |
35 | |||||||||
Urriak 24 - Edinburgo | ||||||||||
![]() |
12 | |||||||||
![]() |
30 | |||||||||
Urriak 31 - Londres | ||||||||||
![]() |
18 | |||||||||
![]() |
31 | 3. eta 4. postuak | ||||||||
Urriak 24 - Dublin | ||||||||||
![]() |
43 | |||||||||
![]() |
47 | ![]() |
22 | |||||||
![]() |
26 | ![]() |
18 | |||||||
Azaroak 4 - Cardiff | ||||||||||
Final laurdenak
Finalerdiak
3. eta 4. postuak
Finala
Remove ads
Estatistikak
Entsegugile onenak
Puntugile onenak
Remove ads
Ohorezko postuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads