Adanna
Adana herriaren izen zaharra, Donemiliagako goldean aipatua. Lopez de Gereñuk pentsatu zuen Langraiz aldean hustutako herri baten aipamena zela From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Adanna gaur egun Añanako Kuadrillan dagoen Iruña Oka udalerriko kontzejuetako batean, Tresponde kontzejuan dagoen biztanlerik gabeko herri hustu bat zela pentsatu zuen Gerardo Lopez de Gereñuk, [1] baina Donemiliagako goldearen edizio digitala paratu zutenek ikusi zuten Langrares eskualdeko toponimo batzuk "lekuz kanpo" zeudela. Izan ere Transponte ondoan egon behar zuen Adanna hau, Lopez de Gereñuk erabili zuen logikari jarraiki, baina Donemiliagako goldean Harrieta eta Eurtupiana toponimoen ostean aipatzen da eta Eurtupiana > Urtupiña eman duela uste da gaur egun, eta hor aipatzen zen Adanna, gaur egungo Iruraitz-Gaunako Adana dela pentsatzen da, Donemiliagako udalerriko Adana dela, eta Donemiliagako goldean aipatzen zen Harrieta hura ere, Iruraiz-Gaunako Arrieta izango dela pentsatzekoa da.
- Artikulu hau Adanna izeneko Arabako herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Adana (argipena)».
Remove ads
Historia
Adanna 1025ean, Donemiliagako goldean dokumentatu zen, eta Langraiz Okako barrutian zegoela kokatuta pentsatu zen dokumentu horretan Langrares barrutian sartu zutelako eskribauek. Baina gero ez zen informaziorik topatzen ustez hustutako herri horri buruz... Becerro Galicano eta Donemiliagako goldearen edizio digitala[2] prestatu zutenek, ordea, Adanna hura gaurko Donemiliagako Adanarekin lotu zuten, Lopez de Gereñuk ez bezala.
Remove ads
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
