Aikoa

Urraulgoitiko herri hustua, Nafarra Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Aikoa[1][a] Urraulgoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulgoitiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak aikoatarrak ziren.

Remove ads

Izena

Aikoa toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Aycoa (1280)
  • Aizoa (1534)
  • Aicoa (1800)
  • Aicoa (1915)
  • Aikoa (1996)

Geografia

Aikoa Urraulgoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.

Klima

Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.

Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.

Estazio meteorologikoak

Urraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Eparotz, 1974-2020), Hila ...


Remove ads

Historia

1280an oraindik petxa ematen zion koroari, baina XIV. mendearen lehen erdian despopulatu bide zen.

Oharrak

  1. /aikó.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads