Alain Tanner

From Wikipedia, the free encyclopedia

Alain Tanner
Remove ads

Alain Tanner (Geneva, 1929ko abenduaren 6a - ibidem, 2022ko irailaren 11) suitzar zinemagilea izan zen. Ekonomia-ikasketak egin ondoren, Britainia Handira joan zen zineman lan egitera. Zuzendari-laguntzaile gisa lan egin zuen Frantzian eta Suitzan. Suitzako zinemagileen elkartea sortu zuen eta telebistako saio asko egin zituen. 1968an, Charles mort ou vif filma egin zuen, eta lehen saria eman zioten Locarnoko zinemaldian. Film hura suitzar zinema berriaren abiapuntutzat hartu izan da. Beste film aipagarri batzuk: La salamandre (1971), Retour d´Afrique (1973), Le milieu du monde (1974), Jonas qui aura 25 ans en l´an 2000 (1976) Messidor (1978), Dans la ville blanche (1983), Une flamme dans mon coeur (1986), La Vallée fantôme (1987), La femme de Rose Hill (1989), L'homme qui a perdu son ombre (1991), Le journal de Lady M (1993), Les hommes du port (1995), Requiem (1998), Jonas et Lila, à demain (1999), Fleurs de sang (2002), Paul s'en va (2004).

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Tanner Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Suitza
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads