Alaitz Imaz
gipuzkoar segalaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alaitz Imaz Tolosa[1] (Hernialde, Gipuzkoa, 1994) segalaria da. 2025eko abuztuan,Europako Sega Txapelketan txapeldunordea izan zen.[2][3]
Bizitza
Joxe Gabirondo gazteluar segalariarekin ikasi du.[4]
Sega ibilbidea
2013. eta 2015. urteetan, Euskal Herriko Bakarkako Segako Txapelketa irabazi zuen.[5][6] Ordu erdiko edo ordubeteko lana egin behar izaten da, eta gero kiloen arabera zehazten da nor den garailea.[2]
2015ean hamargarren izan zen Munduko Txapelketan.[7]
2022ko uztailean Gipuzkoako Segalari txapelduna izan zen, Zizurkilgo Galardi baserriko belardietan egindako proban. Emakumezkoek 50 metro moztu zituzten.[8] Emakumezkoetan bost segalarik hartu zuten parte. Irati Astondoa bigarren sailkatu zen eta Ainara Otamendi hirugarren, Jugatx Agirre eta Luixa Uzkudunen presentziarekin.[8]
2025eko ekainean Euskal Herriko bakarkako sega ligako txapelduna izan zen.[9]
Europako sega txapelketa
2025eko abuztuan, bi urtean behin antolatzen den Europako Sega Txapelketan bigarrena izan zen.[2] Emakumezkoei dagokien lana saio bakarrean 35 metro karratuko sail bat ebakitzea da. Minutu baten bueltako lan da, esprintekoa. Europan txukuntasunari erreparatzen diote, eta horrek eskatzen du teknikoki egoki aritzea. Besteak beste, Euskal Herriko hemeretzi segalarik parte hartu zuten Bavariako Thundorf Airing herrian (Alemania) jokaturiko txapelketan, eta lau podiumetan izan ziren euskal ordezkariak[2]. 14 eta 18 urte artekoen mailan, emaitza oank izan ziren. Nesketan, Izadi Arrospidek irabazi zuen, eta Inge Goikoetxea izan zen hirugarren. Mutiletan, Manex Olaitz sailkatu zen hirugarren.[2][3]
Imazen seigarren aldia izan zen Europako txapelketa batean, eta aurrekoetako posturik onena 2023an lortu nuen, Eslovenian: zazpigarren izan zen. Imazen aurretik, 1999an, Izaskun Larrarte izan zen txapelduna.[2]

Remove ads
Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
