Alba Lago

telebista aurkezle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Alba Lago Díaz (Vigo, Pontevedra, Galizia, 1985eko martxoaren 18a) telebistako aurkezle eta idazle galiziarra da.[1][2] 2024an Noticias Cuatro 1 aurkezten hasi zen.[3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Vigon jaio zen 1985ean, eta Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zituen Pontevedran. 2009an graduatu zen.

Lan ibilbidea

Irratia

Irratiari dagokionez, Radio Pontevedran praktikak egin zituen 40 Principales eta SER irratiko esatari gisa. 2016. urtean aurkezle gisa hasi zen Radioset.es Morning Glory saioan.

Telebista

Haren ibilbidea 2007an hasi zen, Acompáñenos saioaren laguntzaile gisa, eta 2009 arte egon zen bertan.[4][5]

Galiziako telebistan TVGren A polos 25 (2009-2010) saioarekin hasi zen aurkezle lanetan, eta, ondoren, Marca TV kateko zenbait saiotan aurkezle eta erredaktore lanetan hasi zen.[6] Katetik atera ondoren, La Sexta kateko Verano en directo saioan erreportari gisa aritu zen, eta 2012an TVGra itzuli zen Tourilandia aurkeztera, 2013ra arte antenan jarraitu zuena.

2013. urtean Fabricando: Made in Spain (TVE) saioko kazetari gisa hasi zen lanean. Hurrengo urtean, Telecinco albistegietan ematen hasi zen eguraldia, Mario Picazo joan ondoren.[7]

2017. urteko urtarriletik aurrera, Telecincoren goizeko albistegia aurkeztu zuen Roberto Fernándezekin. Orduz geroztik, Telecincoren hiru Informatibo edizioak (goizekoa, eguerdia eta gaua) aurkeztu ditu, bere lankideen bajak edo oporrak betetzeko, hala nola Isabel Jimenez eta Pedro Piqueras.[8][9]

2024ko urtarrilaren 29tik, Noticias Cuatroren lehen edizioa aurkeztu zuen.[10]

Idazle

2016ko apirilean kaleratu zuen lehen eleberria, Andrea contra pronostico izenekoa eta Suma de Letras argitaletxeak argitaratua.[11][12]

Remove ads

Komunikabideetako lanak

Telebista saioak

Informazio gehiago Telebista saioak, Urtea ...

Irrati saioak

Informazio gehiago Irrati saioak, Urtea ...

Liburuak

Informazio gehiago Nobelak, Urtea ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads