Alberto Ormaetxea
futbol jokalari eta entrenatzaile euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alberto Ormaetxea Ibarluzea (Eibar, 1939ko apirilaren 7a − Donostia, 2005eko urriaren 28a) futbol jokalari eta entrenatzailea zen, Errealarekin batik bat.
Hain zuzen ere, Errealeko inoizko entrenatzailerik hoberena da, estatistika hoberenak lortu baitzituen, tartean taldeak dituen Espainiako futbol liga txapelketa biak irabaztea, Espainiako Superkopa. Halaber 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda.
Eskultura bat du bere omenez Anoetako estadiokoko kanpoaldean 2006an inauguratua.[1]
Remove ads
Jokalaria
1958an hasi zen S.D. Eibar taldean. 1962an Real Sociedadera jo zuen. Talde donostiarrean jokatu zuen 1974. Urtera arte. 1967an bigarren mailatik lehenengora igo zen Reala bera jokalari zela.
Entrenatzailea
1974an hasi zen Rafael Iriondo, Andoni Elizondo eta Jose Antonio Irulegiren laguntzaile lanetan. 1978-1979 denboraldian hau zuen bere gain lehen taldeko entrenatzaile lanaren erantzukizuna, 1984-1985 denboraldia amaitu arte. Ondoren Alacanteko Hércules Club de Fútbol taldean aritu zen.
Irabazitako txapelketak
- Espainiako Lehen Maila (2) :
- 1981, 1982
- Espainiako Superkopa (1) :
- 1982
Entrenatzaile estatistikak Errealean
- Partida jokatuak 324
- Partida irabaziak 157
- Partida berdinduak 87
- Partida galduak 80
- Aldeko golak 451
- Kontrako golak 280
Remove ads
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads