Albufeira

From Wikipedia, the free encyclopedia

Albufeira
Remove ads

Albufeira Portugalgo hiria da, herrialdearen hegoaldean dagoena, Faroko Barrutian, Algarben. 2011ean 40.828 biztanle zituen.

Datu azkarrak Albufeira, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Paleolito garaian populatua izan zela uste den arren, lehenengo asentamentua erromatarrek egin zuten eta herriari Baltum izena eman zioten. Erromatarrek akueduktoak, bideak eta zubiak eraiki zituzten, eta batzuek oraindik zutik diraute.

Albufeira izenak arabiar jatorria du. Al-buhera (itsasoko gaztelua) edo al-Buħayra (albufera, aintzira) izan daiteke jatorria. Mairuek 713 urtean konkistatu eta babes harresi sendoak eraiki zituzten herria nabarmen gotortuz. Paderne gaztelua eraiki zuten. Nekazaritza teknika modernoak ere ekarri zituzten, ongarriak, ureztatze sistema berriak eta urtegiak. Honi esker landugabeak ziren eremuetan lorategiak ezarri zituzten. XII mendean kristauek Algarbe eskualdearen konkistari ekin zioten eta hurrengo menderako Alfontso III.a Portugalgoak Algarbe guztia eskuratu zuen, Albufeira eta Faro ezik. Faro erortzean soilik lortu zuten portugaldarrek Albufeira bera ere eskuratzea. Oviz-eko ordena erlijiosoari eman zizkioten lurrak eta hauek musulmanak gogor jazarri zituzten. Foruak 1504an eskuratu zituen Albufeirak, eta hau kontsideratzen da hiriaren fundazio data.

Albufeirak hainbat gertaera larri ezagutu zituen, lehenengoa 1755eko Lisboako lurrikara eta bestetik 1833an Remexido kapitain absolutistaren setioa. XIX mendean orea arrantzari esker goraldi ekonomikoa ezagutu zuen hiriak eta XX mendean ireki ziren lantegiek bultzada handiagoa eman zioten, denak ere arrantza jardueren ingurukoak. Baina sektorearen ginbeherarekin batera Albufeirak ere behea jo zuen 1930tik aurrera.

1960 hamarkadan ordea jarduera ekonomiko berria azaldu zen, turismoa. Ordutik aurrera bisitari asko jaso izan ditu eta inguruko muinoetan etxe ugari eraiki da.

Remove ads

Geografia

Albufeirak bi hondartza aipagarri ditu, Praia dos Pescadores eta Praia do Túnel. Dena dela, guztira 21 hondartza daude hirian.

Banaketa administratiboa

Fregesiak

  • Albufeira e Olhos de Água
  • Ferreiras
  • Guia
  • Paderne

Ondasun nabarmenak

  • Paderne gaztelua

Iruditegia

Demografia

Informazio gehiago Bilakaera demografikoa (1801 – 2011) ...

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads