Linz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Linzmap
Remove ads

Linz (alemanez ˈlɪnts ahoskatua; txekieraz: Linec, ˈlɪnɛt͡s ahoskatua) Austriako hirugarren hiri nagusia eta Austria Garaiko hiriburua da. Austrian iparraldean kokatuta dago, Txekiar Errepublikaren mugatik 30 kilometrora, gutxi gorabehera. Azken zentsuaren arabera 211.944 biztanle zituen.

Datu azkarrak Linz, Administrazioa ...

Danubio ibaiak hiria zeharkatzen du. 2009an, Europako kultura-hiriburua izan zen.

Remove ads

Banaketa administratiboa

2014tik aurrera, honako estatistika-barrutitan banaturik dago:

Informazio gehiago Zbk., Barrutia ...


Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Linz), Hila ...
Remove ads

Ondarea

  • Hauptplatz edo enparantza nagusia: Erdian Pestsäule edo izurritearen zutabea dauka (Trinitate Santuaren zutabea), eta inguruan hainbat eraikin historiko garrantzitsuak: Udaletxe zaharra, Feichtinger etxea (kanpai ezagunekin), Kirchmayr eta Schmidtberger etxea edo zubi-burua, Arte Unibertsitatearen zati bat barne hartzen duena.
  • Katedral zaharra edo San Inaziokoa. Eraikin barrokoa da, jesuitek egindakoa. Haptplatzen dago kokatuta.
  • Katedral berria. Tenplu neogotikoa da, eta Austriako elizarik handiena.
  • Mozarthaus: Bertan Wolfgang Amadeus Mozartek konposatu zuen hiru egunetan, 1783ko azaroan, 36. zenbakidun Sinfonia (Linz Sinfonia) eta 13. zki-dun Sonata pianorako.
  • Pöstlingberg eliza eta tren geltokia. Mendiko trenbidea abiatzen da bertatik. Auzo horretan ere, Grottenbahn dago, kobazulo baten barruan doan trenbidea.
  • Brucknerhaus: Kontzertu eta biltzar etxea.
  • Landestheater eta Musiktheater antzokiak.
  • Landhaus: Austria Garaiko gobernuaren egoitza.

Biztanleriaren bilakaera

Informazio gehiago Year, Population ...

Barrutiak

Linz 9 barruti eta auzotan banatuta dago. Honako hauek dira:

  1. Innenstadt: Altstadtviertel, Rathausviertel, Kaplanhofviertel, Neustadtviertel, Volksgartenviertel, Römerberg-Margarethen
  2. Waldegg: Freinberg, Froschberg, Keferfeld, Bindermichl, Spallerhof, Wankmüllerhofviertel, Andreas-Hofer-Platz-Viertel
  3. Lustenau: Makartviertel, Franckviertel, Hafenviertel
  4. St. Peter
  5. Kleinmünchen: Kleinmünchen, Neue Welt, Scharlinz, Bergern, Neue Heimat, Wegscheid, Schörgenhub
  6. Ebelsberg
  7. Urfahr: Alt-Urfahr, Heilham, Hartmayrsiedlung, Harbachsiedlung, Karlhofsiedlung, Auberg
  8. Pöstlingberg: Pöstlingberg, Bachl-Gründberg
  9. St. Magdalena: St. Magdalena, Katzbach, Elmberg
Remove ads

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads