Aleksandr Mostovoi
futbolari errusiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Aleksandr Vladimirovitx Mostovoi (errusieraz: Александр Владимирович Мостовой; Lomonosov (SESB), 1968ko abuztuaren 22a - ) errusiar futbolari ohia da eta Real Club Celta de Vigon eman zuen gehien bat bere lana, Espainiako futbol ligako lehen mailan, alegia. Egun, kirol-zuzendaria da Marbella Fútbol Club-ean.
Remove ads
Biografia eta lana
Aleksandr Mostovoi Leningradoko Lomonosoven (SESB) jaio zen, (SESB), 1968ko abuztuaren 22an.
« | ...Beti nengoen baloiarekin jolasean, txiki-txikitatik, Moskuko kaleetan. Eskolatik atera eta ez zegoen beste zer eginik, egun eta gau, ez jan, ez edan... Baloia eramaten nuen edonora; baita bidaiatzen nuenean ere...[1] | » |
Horrela kontatzen ditu bere lehen urte haiek:
« | 1970eko hamarkada gogorra izan zen SESBen. Diziplina zorrotza eta ezin ezertxo ere erosi. Ama ile-apaintzailea nuen eta aita, berriz, argiketaria. Egun osoa ematen zuten lanean. Ez genuen telefonorik, ezta telebistarik ere etxean. 16 urte nituela, eskola utzi nuen, Hirugarren mailako ekipoak deitu zidalako. Handik joan nintzen FC Spartak Moskura, Udalaren ekipora. Hortxe geratu nintzen...[1] | » |
Berehala erakarri zuen arreta FC Spartak Moskun eta frantses ekipotara egin zuen salto: Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie eta RC Strasbourg Alsacen. SL Benficara ere joan zen, Lisboara, baina ez zitzaion uste bezain ondo atera[2].
1996an, Real Club Celta de Vigok ekarri zuen frantses klubetik, 325 milioi pezetaren truke. Han 8 denboraldi pasa eta gero, Balaidosko tsarra idolo bilakatu zen Vigoren zaleentzat.
Hiru liga egin zituen Errusian, bat Portugalen eta kopa bat ere bai. Intertoto Kopa ere jaso zuen RC Strasbourg Alsacekin. Real Club Celta de Vigorekin Intertoto kopa jaso zuen 2000n eta Erregearen koparen finalera ere iritsi ziren -Zaragozaren aurrean galdu bazuen ere-.
Real Club Celta de Vigon, Mostovoi 1996tik 2004ra arte egon zen eta ekipo horretako jokalari hoberenetarikoa izan zen.
Hala ere, Alexander Mostovoi afizioaren erreferente izan bazen ere, tenperamentuak faktura pasatu zion era berean; Real Sporting de Gijónen zelaia utzi zuen lesioa zuela-eta, baina garaian kapitain zen Patxi Salinasek itzularazi zuen. Gazi-gozoak alboratuz, bera izan zen Espainiako futbol ligako lehen mailan partida gehien jokatu zituen jokalaria.
36 urte zituenean eta 7 bat hilabete jokatu gabe, 2005eko martxoan, Mostovoik kontratua sinatu zuen Dmitri Pitermanekin denboraldi bukatu arte Deportivo Alavésen jokatzeko.
Lehen partida, bakarra izango zena, Cádiz Club de Futbolen aurka izan zuen. 78. minututan sartu zen jokuan eta, falta ziren 12 minutu eta 5eko luzapenen artean, berak sartu zuen partidan izango zen tanto bakarra. Ia-ia bigarrena ere sartzekotan egon zen, baina ez zuen lortu eta Deportivo Alavések 1-3 galduko zuen.
30 egun egon ondoren, ekipoa uzteko erabakia eman zuen jakitera, bizkarreko arazoak zituela-eta. Orduan hartu zuen erretiroa.
Remove ads
Selekzioa
65 alditan izan zen nazioarteko. 15 partida jokatu zituen SESBeko selekzioan eta beste 50 Errusiakoan[3]. 2004an jokatu zuen azken partida selekzioarekin; Eurokopa hartan, 1-0 galdu zuten Espainiaren aurka. Mostovoik kritikak egin zizkion prestakuntzari eta Georgi Jartsev errusiar hautatzaileak bota egin zuen selekziotik[2].
Munduko kopak
Eurokopak
Remove ads
Klubak
Palmaresa
Txapelketa nazionalak
Nazioarteko txapelketak
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads