Aleksandr Stepanovitx Popov

fisikari errusiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Aleksandr Stepanovitx Popov
Remove ads

Aleksandr Stepanovitx Popov (Turinskiye Rudniki, Perm, Errusia, 1859ko martxoaren 16greg./martxoaren 4ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1906ko urtarrilaren 13agreg./1905eko abenduaren 31jul.) errusiar fisikaria eta ingeniaria izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Thumb
Popovi egindako monumentua, Krasnoturyinsk-en, Errusian.
Remove ads

Biografia

Sobietar Batasun ohian irratiaren asmatzailetzat hartua izan da. Izan ere, G. Marconi italiar asmalariaren berririk izan gabe egin zuen lehenengo irrati-hargailua (1896).

1877an matematika-ikasketak egiten hasi zen San Petersburgoko Unibertsitatean. Berehala hasi zen ingeniaritza elektrikoan lan egiten, hain zuzen ere, gerraontzietarako tresna elektrikoak egin behar zituzten ikasleei eskolak ematen. Garai horretan ezagutu zituen H. Hertz alemaniar fisikariaren ikerketak (uhin elektromagnetikoak).

1895ean eguratsaren nahasketa elektrikoak aztertu zituen, eta sari bat eman zioten ekaitzak antzematen zituen tresna bat asmatzeagatik. 1896an uhin hertziarren igorpena frogatu zuen. Urte berean X izpiei buruzko azterketak egin zituen.

Errusiar armadarekin batera zenbait aurrerapen egin zituen, eta hark egindako irrati bidezko komunikazioek gero eta leku zabalagoa hartu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Stepanovitx Popov Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads