Ana María Matute

idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Ana María Matute
Remove ads

Ana María Matute Ausejo (Bartzelona, Katalunia, 1925eko uztailaren 26a - 2014ko ekainaren 25a), gaztelaniazko idazlea izan zen. Real Academia Españolako kide zen. 2010ean Cervantes saria eman zioten.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Obra

Ana María Matuteren eleberrigintzan gehien agertzen diren gaiak komunikazio falta eta ihesa dira. Kontakizun guztien hasieran erakusten duen joera errealista formaren barrokotasuna bilakatzen da amaieran.

Lehen eleberriak Los Abel (1948, Abeldarrak) eta Fiesta al noroeste (1953, Jaia ipar-mendebaldean) izan ziren.

Hiru eleberri egin zituen Espainiako Gerra Zibila gaitzat hartuta: Los mercaderes (1960), Los soldados lloran de noche (1964, Gudariek gauez negar), eta La trampa (1969), bere eleberririk onentzat emana.

Matuterenak, dira halaber, La torre vigía (1971) eleberria, eta Los niños tontos (1956, Ume ergelak) eta El tiempo (1959, Denbora) ipuin-liburuak, irakurle gazteentzat eginak.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads