Angel ur-jauzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Angel ur-jauzia[1] Venezuelako ur-jauzi bat da. Etenik gabeko munduko ur jauzirik altuena da, 979 metrorekin, eta 807 metroko jauziarekin. Canaimako parke nazionalean dago, Bolívar estatuan.
Naturagune hori 1962ko ekainaren 12an parke nazional bihurtu zen, eta 1994an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. Gaur egun ezaguna den izena Venezuelako lagun batek jarri zion, Jimmy Angel estatubatuarren omenez. Izan ere, Jimmy Angelek bere hegazkinetik ikusi eta ondoren gailurrean lur hartu zuen.
Remove ads
Aurkikuntza
Ur-jauzi hau aspalditik zuten ezaguna bertako indigenek, baina Mendebaldeko kulturarako aurkikuntza nork eta noiz egin zuen eztabaidagai da gaur egun ere. Historialari batzuek diote Fernando de Berrio espainol esploratzaile eta agintaria izan zela, egotzi egiten diote XVI. edo XVII. mendean. Beste batzuek, ordea, Ernesto Sanchez esploratzaileari egozten diote aurkikuntza, 1912an.
Dena dela, Jimmy Angel estatubatuar hegazkinlariak ezagutarazi zuen ur-jauzia munduan. Zenbait bidaiaren ondoren, 1937eko maiatzaren 21ean, aurrez ur-jauziak bisitatu eta hartaz artikuluak eta mapak eginak zituen Cardonak lagundu zuen Jimmy Angel, ur-jauziaren gainetik hegan egitera. Urte bereko irailean Jimmy Angelek istripu bat izan zuen Auyantepuyren goialdean, baina zorionez ez zen hilik izan. Istripu haren ondorioz da ezaguna ur-jauzia Angel izenarekin.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads