Anne Etxegoien

euskal herritar abeslaria eta abestigilea From Wikipedia, the free encyclopedia

Anne Etxegoien
Remove ads

Anne Etxegoien Iturririafrantses grafiaz eta izen artistikoaz Anne Etchegoyen— (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1980) Euskal Herriko kantautore eta abeslaria da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Ibilbidea

Zortzi urterekin hasi zen abesten, haren amak zuzentzen zuen ume abesbatzan. Geroxeago Baionako kontserbatorioan ikasi zuen. Batxilergoa bukatu ondoren, merkataritza ikasketak egin zituen.

Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz kantatzen du.[1] Lau disko bakarlari gisakaleratu ditu, eta beste bi, Aizkoa gizonezko koruarekin. Frantzian arrakasta handia izan du, 2012an Le Chœur du Village («Herriko Abesbatza») dokumental saileko seigarren eta azken atalean hainbat talderekin kantatu eta gero; France 3 telebista kateak eman zuen sail hori, 2013an.[2][3][4]

Era berean, fama handia hartu du, ospakizun handietan Marseillesa frantses ereserkia hiru aldiz kantatu duelako: 2003an Parisen munduko atletismo txapelketan,[5] 2009an munduko saskibaloi txapelketan, eta 2010ean Frantziaren eta Argentinaren arteko errugbi partidan Montpellierren.

Haren azken disko Les Voix Basques urrezko diskoa izan da Frantzian, 60.000 kopia baino gehiago saldurik. Kontzertuak egin ditu munduko beste hainbat herrialdetan ere, hala nola Argentinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Ingalaterran, Irlandan eta Espainian. Basque eta Paz Tour izeneko bira egin zuen hainbat herrialdetan barrena: izenburu horretan bilduta daude kantatzean darabiltzan hiru hizkuntza nagusiak (euskara, frantsesa eta gaztelania), bai eta Euskal Herrirako nahi lukeen bakearen ideia ere.[6]

Anne Etchegoyen lagunez inguratu da berriro bere disko berria osatzeko, ‘Emazte’. Diskaren barruan "Ez da ez" abestia dago, Itziar Ituño abeslari eta aktorearekin batera grabatua, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.[7] 2022an beste remix bat atera zuten Hego nahiz Ipar Euskal Herriko hainbat ezagunekin, hala nola, Ander Gonzalezek, Maïtena Birabenek, Sébastien Boueilhek, Yasmina Jaafarrek, Francine Massianik, Jean-Pierre Papinek, Afrika Baetak, Ilaski Serranok, Jean-Pierre Pernautek eta Asun Casasolak.[8][9][10]

Remove ads

Diskoak

Bakarlari

  • Otentik (2006)
  • Pachamama (2008)
  • Adelante (2010)
  • Emazte (2020)

Aizkoa abesbatzarekin

Kolaborazioak

  • Les voix célestes du Pays Basque chantent Noël (2005)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads