Antibiriko

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Antibirikoak, antibiralak edo birusen kontrakoak birusak deusestatzeko erabiltzen diren substantzia kimikoak dira. Birusek sortzen dituzten infekzioei aurre egiteko erabiltzen dira (antibiotikoak bakterioen infekzioen aurka erabiltzen direnaren antzera).

Bakterioen aldean, birusak zelula barneko parasito hertsiak dira. Horrek esan nahi du infektatutako zelulari estuki lotuta daudela, zelularen tresneria biokimikoa erabiltzen baitute ugaltzeko. Ondorioz, industria farmazeutikoarentzat ez da erraza izan birusen kontra soilik jarduten duten botikak aurkitzea, organismoaren zelulak kaltetu gabe [1].

Lehenengo botika antibirikoak 1960ko hamarkadan agertu ziren, baina botika horien sintesian aurrerakada handia eman zen 1985tik aurrera, hein handi batean HIESaren agerpenarekin batera. Gaur egun, antibiotikoen aldean, botika antibiriko gutxi dago, nahiz eta haien zerrenda urtez urte handitzen den.

Antibirikoei esker hainbat gaitzen aurkako tratamendua dago egun: HIESa, herpes birusek sortzen dituzten gaitzak (barizela, herpes arrunta, herpes zosterra...), B eta C hepatitisa.... A influenzaren birus (gripea) eta papilomabirusen aurka ere antibiriko espezifikoak daude.

Remove ads

Ekintza-mekanismoa

Antibirikoen jarduerak birusen ugalketa inhibitu behar du zelula ostalaria kaltetu gabe (ala ahalik eta gutxien kaltetzen).

Mekanismo ezberdinen bidez eraso egiten diete antibirikoek birusei: [2].

  • birusen atxikidura (zelula ostalariari) galarazten dutenak: amantadina eta errimantadina
  • pirofosfatoen analogoak: gai dira RNA eta DNA polimerasak inhibitzeko modu ez konpetitiboan. Adibidez, azido fosfonoformikoa.
  • alderantzizko transkriptasa entzima inhibitzen duten ez-nukleosidoak: entzima horren gune aktiboaren konformazioa aldatu egiten dute (nebirapina).

Gaur egun birusen infekzioei modu eraginkorrean aurre egiteko oraindik botika gutxi daude. Horregatik, profilaxia eta txertoen erabilpena da biderik onena birusek eragiten dituzten gaitzak ekiditeko. Zoritxarrez, txertoak ez dira eraginkorrak birusek infekzioa hasi dutenean.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads