Sintesi bidez lortutako edo izaki bizidunek sortutako substantzia kimikoa, zenbait mikroorganismo patogeno hiltzeko edo horien garapena geldiarazteko gai dena. From Wikipedia, the free encyclopedia
Antibiotikoak —batzuetan bakterio-kontrakoak deituak— Izaki bizidun batetik erauzitako edo deribatu sintetiko batetik abiatuta ekoitzitako substantzia kimikoak dira. Hauek, mikroorganismo patogenoak hil edota beraien hazkuntza inhibitzen dute. Gehienetan, bakterioek sortutako infekzioak tratatzeko erabiltzen dira, eta hortik dator antibakteriano izenez ere ezagutzea.
Batetik, gai kimiko naturalak diren eta onddo harizpitsuak eta bakterio espezie zenbaitek sortutako antibiotiko naturalak ditugu. Bestetik, molekula naturalak kopiatuz, bai eta antibiotiko natural horiei hainbat aldaketa kimiko eginez eta haien bakterio-kontrako propietateak hobetuz sintetizatzen direnak.
Gaixotasun infekziosoak[1] tratatzeko erabiltzen dira. Antibiotiko asko ezagutzen dira, baina medikuntzarentzat %1 inguruk besterik ez du balio.
Bakterioak zelula prokariotoak dira. Ondorioz, ez dute nukleorik, ezta zelula eukariotoak dituzten organulu ugari ere (mitokrondriak, kloroplastoak, erretikulu endoplasmatikoa, golgiren aparatua edo lisosoma). Nukleorik ez edukitzeak DNA zitoplasman egotea eragiten du. Morfologia ezberdineko bakterioak daude, sailkapenerako irizpide bezala erabil daitezkeenak: kokoak edo baziloak, esaterako.
Bakterio zelulen biziraupenean funtzio ezinbestekoa jokatzen du zelula hormak, beste era batera esanda, mintz plasmatikoaren kanpoaldetik kokatutako geruza polimerikoak. Peptidoglikanoa bakterioen zelula horman agertzen den eta polisakaridoz eta peptidoz osatutako polimero bat da. Sare itxurako egitura bat osatzen du, bakterioaren arabera trinkoagoa izan daitekeena. Peptidoglikanoak ezinbesteko egitura eta babes funtzioa betetzen du bakterioarentzat.
Alexander Fleming-ek 1929an argitaratu zituen Penizilinari buruzko bere ikerketen emaitzak. Penicillium notatum onddoak sortutako substantzia bat zen, estafilokoko generoko bakterioen hazkundea galarazteko gai zena, izan ere, pareta zelularraren[2] peptidoglukanoaren sintesia ekiditen du. Purifikatu ostean eta animalien gaixotasun infekziosoak sendatzeko baliagarria zela frogatu ondoren, penizilina erabiltzen hasi zen gizakien infekzioak tratatzeko, arrakasta handia lortuz.
Lehen esan bezala, Penizilinak, mikroorganismoen paretaren zelularen sintesia galarazten du transpeptidasa entzima inhibitzeagatik. Akzio honen bitartez, peptidoglukanoaren formazioa saihesten da, eta honekin batera, baita honen elkargurutzaketa ere, zeinek, bakterioren paretari erresistentzia eta zurruntasuna emateaz gain, lisi osmotikotik babesten du.
Bakterioen zelulen biziraupenean funtzio ezinbestekoa jokatzen du zelula hormak, beste ere batera esanda, mintz plasmatikoaren kanpoaldetik kokatutako geruza polimerikoak. Geruza polimeriko hau, peptidoglukanoz osatuta dago, hau da, polisakaridoz eta peptidoz osatutako polimero batez osatuta dago. Hain zuzen ere, N-azetilglukosamina eta azido N-azetilmuramikoz osatua dago, alternaturik, eta 1β-4 loturekin. N-azetilmuramikoari lotutako peptido motzak tartekatzen dira.
Peptidoglukanoaren sintesia zitoplasman gertatzen da, eta lau urrats nagusi ditu, non, UDP-ari lotuta dauden polimeroaren unitateak, garraio funtzioa duten lipido batzuen bitartez, zelularen kanpoaldera garraiatzen diren, bertan, polimerizazioa burutu ahal izateko, bertan kokatutako entzima batzuei esker. Polimerizazioa, monomero batzuk elkarren artean erreakzionatzearen ondorioz, kate edo sare egiturako makromolekulak sortzeko gertatzen den erreakzio kimikoa da. Kasu honetan, transpeptidazioa gertatuko da.
Transpeptidazioa, transferasa entzimak katalizatzen duen eta peptidoglukano katean gertatzen den zeharkako lotura bat da,non, emailea den kate monomeriko bateko amino talde bat peptidoglukanoak duen D-alaninara lotzen den. Bi kate hauen elkargurutzatzean sortutako kate berria bakterioaren pareta zelularraren gainean eransten da. Transpeptidasa entzimak, baita ere, karboxipeptidasa aktibitatea du. Honen bitartez, kate peptidikoan elkargurutzaketa egiten ez duten, D-alanina muturrak ezabatzen ditu.
Honen guztiaren ondorioz, penizilinak transpeptidasa entzima inhibitzerakoan, goian aipatutako prozesua geldiarazten du, eta ondorioz, ezinezkoa izango da, zelularentzat hain beharrezkoa den peptidoglukano pareta osatzea. Izan ere, tranferasak peptidoglukanoaren sintesiaren azken urratsean ezinbesteko funtzioa betetzen du.
Penizilinaren aurkikuntzak eta ondoren bere purifikazio mekanismoa garatu izanak atea ireki zuen antibiotiko berrien identifikazioan aurrera egiteko. Gaur egun antibiotikoek jatorri naturala, sintetikoa ala erdi-sintetikoa eduki dezakete, eta egitura molekularra ere oso anitza izan daiteke. Hiru multzotan sailkatuko ditugu: bakterioarenganako efektuaren, espektroaren eta ekintza-mekanismoaren arabera.
Hormaren sintesia inhibitzen duten agenteek peptidoglikano berriaren sintesiaren hainbat urratsetan eragin ohi dute.
Familia honen barruan bost talde desberdin bereizi daitezke
Bacillus polymixis-ek sortutako polimixinak bakterioen mintz zitoplasmatikoaren egitura suntsitzen du, baina mintzen egitura guztiak oso antzekoak direnez ostalariaren zelulentzat oso toxikoa da eta erabilera murriztua du.
Bakterioen proteinen sintesia 50S eta 30S azpiunitateak dituzten 70S erribosometan gertatzen da; eukariotena, aldiz, 80S erribosometan gertatzen da. Horregatik, proteinen sintesian urratsen bat inhibitzen duten agenteak bakterioen erribosomentzako espezifikoak dira:
Azido folikoa edo beste substantzien bide biosintetikoak inhibitzen dituzte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.