Aos

Longidako kontzejua eta ibarburua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia

Aosmap
Remove ads

Aos[1][a] Longida ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Longidako ibarburua da. 2023 urtean 54
2025 urtean 51 biztanle zituen.

Bertako biztanleak aostarrak dira.

Remove ads

Izena

Aos toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Aossx (1101)
  • Aoz (1111)
  • Ahox (1268)
  • Aos (1330)
  • Aos (1534)
  • Aos (1767)
  • Agos (1802)
  • Aos (1829)
  • Agos (1911)
  • Aos (1990)

Ezaugarriak

Armarria

Aosko armarria Longida armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo urdin batez eta aurrean bihotz urreztatu batez osatuta dago, metal bereko barra-zirkulu batez inguratua »

Geografia

Aos Longida ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Klima

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

Informazio gehiago Hila, Urt ...


Remove ads

Historia

XI. mendearen hasieran Leireko San Salbatore monasterioko ondasunak erosi zituen. Orduan, ziurrenik, nobleen jaurerriaren lekua izango zen, Lehetarrena. 1427an, Orreagako Santa Mariari eta Jerusalemgo San Joan Ospitaleei urtean guztira 17 kahitzeko petxa zor zien.

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 54
2025 urteko erroldaren arabera 51 biztanle zituen Aosek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
58 57 58 55 54 62 63 56 59 58 57 56 57 58 59 53 51 50 50 49 48

Garraioa

Nafarroako Autobus Konpainiak Longida Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longida sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Remove ads

Oharrak

  1. /aós/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads