Migel Angel Apalategi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Migel Angel Apalategi Aierbe, goitizenez Apala (Ataun, 1955eko apirilaren 16a - ) ETAko kidea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

ETA politiko-militarraren barnean, komando berezien buru aritu zen. Juan Maria Bandres eta Mario Onaindiaren tesien kontra, Apalak borroka armatua borroka politikoaren gainetik hobesten zuen.

Apalari leporatu zitzaion Javier Ybarraren hilketak, ETA (p-m) barruan banaketa eragin zuen. Gehienek Bandresek proposatutako gobernuarekiko negoziazioa onartu zuten. Gutxiengoak, Apala eta Frantzisko Mujika Garmendia buruan, ETA militarrean sartu ziren. Iturri zenbaiten arabera, Nikaraguan jardun zuen 1980ko hamarkadan sandinisten laguntzaile gisa. 1990eko hamarkadaz geroztik, sandinistek boterea galdu ondoren, Kuban bizi omen da.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads