Ataun

Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Ataun
Remove ads

Ataun Gipuzkoako hego-ekialdeko izkinako udalerria da, Goierriko eskualdekoa. Aralarko ingurune naturalean kokatua, muga egiten du Nafarroa Garaiarekin. Lursailei dagokienez, probintziako udalerririk luzeena da, eta zabalenetan, seigarrena. Biztanle dentsitate oso apala du, eta nahiko ondo gorde du natura ingurunea. 1.696 biztanle zituen 2016an.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Gipuzkoako hegoaldean dago, Goierri bailaran. Nafarroa Garaiarekin muga egiten du, eta Aralarko natura parkearen barruan dago. Bailarako industriaguneetatik hurbil baina herri txikia izanik, oraindik artzaintza, nekazaritza eta natura munduan erabat txertatuta dago. 58,9 km² ditu, eta itsas mailatik 196 m gorago dago.

Gipuzkoako herri luzeena da (14 km) eta oso zabalduta dago auzo ugaritan, baina biztanle gehien-gehienak San Martin, San Gregorio eta Aia auzuneetan bizi dira.

Agauntza ibaiak zeharkatzen du. Harana honako mendi hauek babesten dute, besteak beste: Balankaleku (985), Aietsu (968), Arantzazumendi (777), Muñoan (912), Saratsamendi (952), Sarastarri (989), Leizadi (921), Aizkoate (631) eta Intzartzu (826).

Bertaratzeko, hainbat aukera daude:

  • Autobusez: Goierrialdea S.L. konpainiak geldialdia egiten du Ataunen.[4]
  • Autoz, GI-2120 errepidea hartuta (Beasain - Etxarri Aranatz).
  • Trenez, Beasaingo eta Ordiziako tren geltokiak herritik 5 km-ra daude, eta Goierrialdea autobus zerbitzuak handik Atauna bitarteko lotura egiten du.[5]

Mugakideak

Mugakide ditu:

Auzoak

Thumb
San Martin auzoa

Nagusiak hiru dira:

Horrez gain, badira beste auzo txikiago edo zehar batzuk: Arrondo, Lauztierreka, Ergoiena, Astigarraga, Arinberriaga, Arratekale, Ugalde-Karrika, Aitzarte, Artzaterreka, Murkondo, Otadi-Zearra, Suki zeharra, Ajarresta

Remove ads

Azpiegiturak

Kultura

  • Liburutegia[6][7]
  • Herri antzokia[6]
  • San Gregorio elkargunea[6]

Kirola

  • Auzoeta udal kiroldegia[8]
  • Zelai frontoia[8]
  • Erroipe aterpea[8]

Hezkuntza

  • Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea[9]
  • Lizarrusti interpretazio zentroa[10]
  • Barandiaran museoa[11]

Historia

Ataun, Gipuzkoako hegoaldean, Nafarroa Garaiarekiko mugan eta Aralarko natura parkean dago, basoz, larrez eta mailoz inguraturik, Agauntza ibaia bizkarrezur duela. Ataungo domoa edo Aitzartea ere fenomeno geologiko bitxitzat jotzen da. Baina baditu, ordea, lur azpian fosildutako makina bat haitzulo; aipagarrienak Troskaeta, Sarastarri, Intzartzu kobazuloa eta abar dira.

Gizakiaren aztarna zaharrenak Usategiko koban daude[12][13][14] —inguru hauetako zaharrenak dira—, duela 40.000 urte ingurukoak. Geroxeagokoak dira Pikandieta, Armontaitz, Limurita, Kobazar eta abarretako aztarnak. Halaber, herriko mugetan trikuharriak daude, Atxurbidetik Ubegi bitarteraino, gehienak, Jose Migel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Eguren ikerleek aztertuak.

Ataunen erromatar garaiko txanponak ere aurkitu dira; Kristo aurrekoak Usategi koban[15] eta ondoko Otadizelain; Berrenoko galtzada bide egokia izan baita bidaiarientzat, iheslarientzat, kontrabandistentzat eta Done Jakue bideko erromesentzat. Jentilbaratzeko gazteluaren hondakinak eta han topatutako urrezko eraztunak Erdi Arora garamatzate. Urte askoan Nafarroaren eta Gaztelaren arteko borrokaleku izan zen. 1200. urtean Gaztelak Gipuzkoa bereganatu bazuen ere, Jentilbaratzak Nafarroako Erresumaren menpe segitu zuen ehun urte baino gehiagoan.

Garai haietakoa da kristautasunaren etorrera, XI. mende aldean-edo, eta lehendik zeuden sinesmenekin nahasi zen. Horren adierazgarri dira herriko hainbat leku: sorgin, lamina, jentil eta basajaunen istorioz josita baitago Ataun. Eta horretxegatik, urtero, azaroan Jentilen Etorrera izeneko ikuskizuna egiten da herrian zehar.[16]

Herri izaera XVII. mende arte ez zuen lortu (1616an) eta komeni zitzaionean inguruko herriekin ere bat egiten zuen, Batzar Nagusietan ordezkaria eduki ahal izateko.

Lazkaoko Jauna izan da beren historiako mendeetan zehar ataundarrek izan duten areriorik handienetakoa; jauntxoa izanik, eskubide handiak baitzituen lortuak herritarrenak zapuzten zituztenak. Horren mende bizi ziren ataundarrak: herriko lurren herena berea zuen, hainbat maizter, erroten monopolioa, apaizak izendatzeko eskubidea eta urteko laborearen hainbateko bat berari eman beharra.

Aipagarria da XVI. mendean Ataun herriak Lazkaoko jaunarekin izandako eztabaida eta auzien ondoren, herriko armarria elizako horman jartzeko lortu zuen eskubidea (1584an).

Bizimoduari dagokionez, artzaintza, abeltzaintza, nekazaritza, meatzaritza eta basogintza izan dira nagusi, XX. mendean Goierri bailaran, industrializazioa garatu eta nagusi bihurtu arte.

Thumb
San Gregorio auzoko eliza

Ataun ekimen handiko gizon eta emakumeen herria izan da eta da, izan diren lekuetan aztarna utzi dutenak. Gure historia erlijioso, notari, abokatu, mediku, albaitari, idazle, intelektual, historialari, antropologo, etxegile eta abarrez josita dago. Nahiz eta nekazari-lur izan, gurasoek ahaleginak eta bi egin izan dituzte seme-alabek aurrera egin zezaten. Horiek izan dira izan, Ataungo herriari izena eta izana eman diotenak: ataundarron izaera, herri baten nortasuna.

Remove ads

Demografia

Ataungo populazioren lehen zantzuak XI. mendekoak dira; ordurako bai baitzen zenbait oinetxe Lazkao eta Ataungo barrutian kokaturiko Agauntza ibaiaren arroetan. 1200. urterako San Martin eliza egoteak, data honen aurretik ere populazio-guneren bat izango zela pentsarazten du. XIV. mendearen bukaera arte, bertako biztanleria ibarrean bizi zela ikusten da garbi-garbi eta nagusiki Arrondoan eta Elbarrenan. XVI. mendetik aurrera, San Gregorio eta Ergoiena auzoak hasi ziren jendeztatzen Agauntza ibaiaren bideari jarraiki. Azkenik, XVII. eta XVIII. mendeen artean Aia auzoa jendeztatu zen. Era honetan iritsi zen Ataun XIX. mendera; jendeztatze-mailarik altuena lortu zuen garaira.

XIX. mende inguruan hasi zen zabalkuntza, 10 mendetan zehar zabaldu zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. Epe luze honen barruan Ataun jendez bete zen. Jatorrizko gunea zen San Martindik abiatuz, jendeztaturiko gunea zabalduz joan zen poliki-poliki Agauntza ibaiaren ibarrean barrena, nekazaritzarako lur berriak erdietsi ahala. Ibaiaren ertzetatik eta norabide ezberdinetan, haran txikien bideari helduz, abiatu ziren biztanleak beren baserriak eraikitzera nekazaritzarako edota animalien bazkarako egokiak ziren tokietan. Abeltzaintzak garrantzia handia lortu zuen Ataungo nekazaritzaren barruan. Prozesuak XIX. mendearen erdialdean lortu zuen bere goieneko unea.

Une hartatik aurrera garapen-aldi berria hasi zen; gorabehera askoko populazioaren beheranzko joera, hain zuzen ere. Joera hau, gaur egun arte mantendu da.

2019an 1,745 biztanle zituen. Horietatik %22,41ek 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,56 ziren.[17]

Biztanleriaren tamainaUrtea150018002100240027003000189019201950198020102040AtaunBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.
Remove ads

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Ataunen»
Thumb
Ataungo udaletxea

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Ataungo udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EHB)
7 / 9
602 (% 72,79)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 9
214 (% 25,88)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
11 (% 1,33)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Ataungo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[18]
Ignacio Maria Ayerbe Apalategui[18] 1979 1983 Herri Batasuna
Iñaki Arin Baztarrika[18] 1983 1987 Herri Batasuna
Iñaki Baztarrika Mugica[18] 1987 1991 Herri Batasuna
Lander Imaz Mujica[18] 1991 1991 a Eusko Alkartasuna
M. Sagrario Eskisabel Zurutuza[18] 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Aitor Auzmendi Asurabarrena[18] 1995 1999 Herrigintza
Aitor Auzmendi Asurabarrena[18] 1999 2003 Herrigintza
Bittor Oroz Izagirre[18] 2003 2007 Herrigintza
Bittor Oroz Izagirre[18] 2007 2011 Herrigintza
Igor Aierbe Guridi[18][19] 2011 2015 Bildu
Asier Rodriguez Etxeberria[18][20][21] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Martin Aramendi Arana[18][22][23] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Martin Aramendi Arana[24][25] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Remove ads

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren % 7,8; bigarren sektorea, % 11,4; hirugarren sektorea, % 67,8; eraikuntza, % 13.[17]

Kultura

Ataungo Felix Eskisabel[26] (Ahotsak[27] proiekturako)

Euskara

Ataunen[28] Goierriko hizkera[29] egiten da. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an, biztanleen % 87,18 euskalduna zen.[17]

Apalategi ikerketa beka

2019an udalak Joxemartin Apalategi beka sortu zuen.[30] Lehen urtean Ataungo emakumeei buruzko ikerketa bultzatu zuen.[31][32]

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Thumb
San Martin eliza
Remove ads

Ataundar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads