Apendizitis

Apendize ileozekalaren hantura. Akutua denean, peritonitisa bezalako konplikazioak gerta ez daitezen, apendizea erauzi egiten da From Wikipedia, the free encyclopedia

Apendizitis
Remove ads

Apendizitisa apendize ileozekalaren hantura da. Apendizea heste lodiaren behealdeko zatian (itsuan) dagoen luzakina da, tutu itxurakoa. Gaitzak eskuineko hobi iliakoan oinaze handiak, goragalea eta leukozitosia eragiten ditu. Apendize handitua lehertzeak infekzio larria ekar lezake (peritonitisa). Kirurgia bidez apendizektomia egitea beste erremediorik ez da ezagutzen.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Apendizitisa, Deskribapena ...
Remove ads

Ezaugarri nagusiak

Apendizitisa larrialdiko ebakuntza (apendizektomia) behar duen patologia da. Ebakuntza horretan, apendize handitua erauzi egiten da, baina ebakuntza egin ezean, apendizea apur liteke peritonitisa edo shock septikoa eraginez: horrek ondorio oso larriak dakartza, hilkortasun tasa handia baitago.

Mundu osoan hedatuta dagoen patologia da, munduko biztanleen %7 inguruk bere bizitzan zehar apendizektomia bat izango duelako [1]

Remove ads

Etiologia

Apendizearen argiaren buxadurak sortzen du. Eragile ohikoenak hauek dira:

  • Folikulu linfoideen hiperplasia apendizitis gehienen kausa izaten da. Infekzio baten ondorioz, folikulu linfoideak handitzen dira eta apendizearen buxadura sortzen dute. Gogoratu folikulu linfoideak, bestEak beste, apendizearen mukosetan daudela eta linfozito asko dituztela.
  • Apendikolitoa, hots, hondar fekalek eragindako apendizearen buxadura.
  • Tumoreak: kasu gutxi batzuetan besterik ez dute apendizitisa sortzen [2]
Remove ads

Sintomak eta diagnostikoa

Zilbor inguruko mina, eskuineko zokogune edo hobi iliakoan, hasierako sintoma da. Mina, bereziki, toki zehatz batean areagotu egiten da (Mc Burneyren puntuan), eta oso handia izan daiteke.

Thumb
Mc Burneyren puntua 1 da

Horrekin batera, jangura eza, goragaleak eta okak ohikoak dira, baita sukar baxua ere.

Diagnostikoa egiteko, sendagileak azterketa fisikoa, odol-analisia (leukozitosi eta C proteina erreaktiboaren maila altua erakutsiko duena), ekografia edota eskanerra darabiltza.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads