Zestodo

Tenia izena ere ematen zaien platihelminteen filumeko zenbait animaliaz esaten da. Cestoda klasea osatzen dute. From Wikipedia, the free encyclopedia

Zestodo
Remove ads

Zestodoak (Cestoda) platihelminteen filumeko zenbait animalia metazooez esaten da. Animalia bizkarroiak dira, ugaztunen barrunbeetan bizi direnak. Egituraz luzexkak dira, digestio-aparaturik gabeak.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...

Zestodoak digeritzen hasitako elikagaiez inguratuta egoten dira digestio-aparatuan, eta beren gorputz-azal guztitik elikadura xurgatzeko gai dira. Gorputza buruaz, heltzeko kakoez eta arraren eta emearen ugal sistemak dituzten eraztunez edo segmentuz eratua dute. Zestodoen bizitza-zikloan bi ostalari behar dira, lehenengoa bigarrenaren harraparia, jalea, izan ohi delarik. Segmentu helduak, milaka arrautza ernaldu dituztela, gorotzetan ateratzen dira lehenengo ostalariaren gorputzetik; arrautzetatik enbrioiak ernetzen dira, gero larba bihurtu eta bigarren ostalariaren hesteetan bizkarroi bihurtzen dira. 13 ordena bereizten dira zestodoen artean: tetrafilidoak, ziklofilidoak eta nipoteniidoak, besteak beste. Tenia da klase honetako animaliarik ezagunena.

Remove ads

Erreferentziak


Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads