Apilaiz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Apilaizmap
Remove ads

Apilaiz[1] (ofizialki Apellániz / Apilaiz)[2] Arabako ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Mendialdea eskualdekoa eta Arraia-Maeztu udalerrikoa. Izkiko natura parkeko mendien oinean dago, San Kristobal mendiaren itzalean.

Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apellaniz (argipena)».
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Udalerri independentea izan zen 1958 arte; urte horretan Arraia eta Laminoriarekin batera Maeztu udalerri berria sortu zuten, egun Arraia-Maeztu deitzen dena. Apilaiz udalerriak 16,58 km² zuen.

Remove ads

Izena

Euskaraz Apilaiz gehienbat palatalizatu gabe ahoskatu zela uste da, despalatalizazio baten ostean.[3]

Demografia

Informazio gehiago Apilaizko biztanleria ...

Historia

Herria lehen aldiz agertzen da Donemiliagako goldean dokumentatuta (1025): Apinganiz, ('<ng>' grafema horrek ustez gaurko <ñ> fonemaren antzeko zerbait islatu nahi zuen).[4]

Kastrofuerteko markesaren jaurerrian zegoen.

Auzoak

Gaur egun, hiru auzo ditu Apilaizko herriak: Bengara, Elespara eta Goikara.

Herrira iparraldetik joanda, Birgaragoien edo Birgarabarrenetik joanda, errepideak eliza ondoko auzora bideratzen du, Elespara auzora. Elesparara iritsi baino lehenago eskuinerantz eginez gero, Bengara auzoa ikus daiteke, Bengara auzoa Elespara baino beheragoko kota batean dago. Iparraldetik hegoalderako bideari jarraikiz, Elespara zeharkatu daiteke, eta kota altuago batean topatuko dugu Goikara auzoa.[5]

Hiru auzoetan latsarriak daude, ondo kontserbatuak, azken urteetan kontserbaziorako egindako lanak direla eta.

Elizatik oso hurbil, Elespara auzoan, pilotaleku moderno eta berri handi bat dago, haurrentzako jolastoki baten ondoan.

Remove ads

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
18MaeztuDurruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaizMaeztu

Jaiak

Apilaizko jaia berez apirilaren 16an da, San Toribioren omenez. Hala ere, Aste Santuko asteburura aldatu ohi dira jaiak.[6]

Urrian, Gaztainaren jaia egiten da; herriko gaztainondoek emandako fruituak jaten dira.[6]

Ondasun nabarmenak

  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza.

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads