Musitu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Musitu[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdeako eskualdean.

Remove ads
Geografia
1958 arte, Laminoria udalerriaren zati izan zen. Gaur egun Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokatua dago, Iturretako mendilerroko arroila baten ondoan. Bere ondotik Musitu erreka igarotzen da, ibarrean behera Ega ibaiarekin bat egiten duena.[2] Ibarrean gora, berriz, Igoroingo arroila aurkitzen da, Arabako natura ondare nabarmenetako bat.[3]
Geologia
Musitu inguruko lurrean kareharria eta kalkarenita dira nagusi, daniar-montiar arokoak.[4] Halere, hegoaldean tupa, kareharri, buztin eta konglomeratuz osatutako multzoak daude.[2]
Izena
Musitu izena, 1025ko Donemiliagako goldean dokumentatzen da lehen aldiz, Mussitu forman. XVI. mendean, berriz, "Musito" abizena dokumentatzen da.[2]
Historia
Erdi Aroan bide garrantzitsuen bidegurutzea zen, Nafarroa eta Errioxatik Arabako lautadara eta Kantabriara zihoazten bideak elkartzen baitziren bertan.
XIII. mendean San Martin eliza eraiki zen.
Julio Caro Barojaren arabera, XVI. mendean Musituko biztanleek euskara erabiltzen zuten; XVIII. mendearen amaierarako, ordea, hizkuntza hau galdua zen.[2]
Hainbat errota ere izan ziren inguruetan, Igoroingoa (1561), La Pozakoa (1772), Santa Piakoa (1767) eta Santo Toribio (1829)[5].
1865ean iturri-uraska eta garbitokia eraiki zituzten[5].
XX. mende hasieran Musitun eskola publikorik ez zenez, haurrak Zekuianora joaten ziren ikastera.[2]
Remove ads
Demografia
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak

Eraikinik aipagarriena San Martin eliza da. XIII. mendeko elementuak ditu. Egungo erretaula XVIII. mendekoa da eta San Martin ageri da erdian, alboan San Petri eta Paulo dituela[5]. San Martinen omenez ospatzen dira herriko jaiak, azaroaren 11n. Frontoi bat ere badago.
San Martin kalean bertan iturri-uraska eta garbitokiaz osatutako latsagia dago, 1865 urtean eraikia.[5]
Herriko etxe batean, kantoi-harriak Donasko hilerritik ekarritakoak dira.[2]
Herritik ekialdera, Igoroingo sakana dago. Arroila hau Arabako Foru Aldundiak baso-erreserba izendatua du, bertan 52tik gorako landare espezie autoktono aurki baitaitezke.[3]
2019 urtetik, Atabarri izeneko parajean, begiratoki bat dago Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen bide berdetik hurbil, arroila-basoetako ikuspegiaz gozatzeko.[3]
Zenbait herri hustu daude: Igoroin, Kerrianu, Luzkando eta Aizpiletaren zati bat ere Musituren lurretan dago gaur egun.
Remove ads
Musituar ospetsuak
- Abdón González de Alaitza (1876 - 1926) euskarazko lehen komikiaren egilea Musitun jaio eta hil zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads


