Apulia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Apuliamap
Remove ads

Apulia[1] (Puglia italieraz eta izen ofiziala; Ppùglia napolieraz) Italiako eskualdea da, estatuko hego-ekialdean, sei probintziaz osatua.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...

Gargano mendiaren iparraldetik Leucako Santa Maria itsasadarreraino [2] luzatzen da, Apenino mendien hego-mendebaldearen eta Itsaso Adriatikoaren artean.

Salentoko penintsulak osatzen du Italiako botaren takoia.

3.874.166 biztanle zituen 2025ean, 19.358 km2-ko azaleran (200 biz/km2).

Remove ads

Probintziak

Thumb
Apuliako probintziak.

Geografia

Mugakideak

Ipar-mendebaldean Molise, iparraldean eta ekialdean Itsaso Adriatikoa, hegoaldean Basilicata eta hego-mendebaldean Campania mugakideak ditu.

Orografia

Laua da, oro har, baina aipatzekoak dira Gargano mendia ipar-ekialdean, Tavoliere lautada Gargano eta Apeninoen artean, Murge mendixka [3] Tavoliere[4] hegoaldean eta Salentoko penintsula, eskualdea hegoaldetik mugatzen duena. Iparraldean daude ibai gehienak, Fortore eta Ofanto ibaiak adibidez, baina ez dira oso handiak. Ur-arazoak izaten dira, eta, hori konpontzeko, ubide bat eraiki da Liritik Apuliara ura eramateko.

Remove ads

Klima

Klima mediterraneoa du, eta estatuko eskualderik lehorrena da, mendietan izan ezik.

Historia

Thumb
Bizantzioko probintziak Italiako hegoaldean, 1000. urteraren inguruan (Calabria, Lucania, Langobardia).

Itsaso Adriatikoak eta Itsaso Jonikoak batzen zituen lurraldea zen Apulia antzina, Fasanoko ekialdetik Tarento iparraldera zihoan eskualdea. Mesapio hizkuntza hitz egiten zuten peucetii eta dauni taldeak bizi ziren han. Erromatarrek izan zuten aginpidea K.a. 326 eta 317 artean; abeltzaintza hedatu zuten, eta, horrekin batera, Abruzzi mendietatik Apuliako lautadetarako migrazioak sortu ziren. Erromaren aurkako matxinadak izan ziren bitan, eta ondorioz, ekonomiaren gainbehera nozitu zuen eskualdeak. Augustoren garaian, Italiar penintsulako hego-ekialderaino zabaldu zen Apulia. Geroztik ostrogodoen, bizantziarren eta lombardiarren mende egon zen. Bizantziok bere esku mantendu zituen kaiak, eta haietan zerga handiak ezarri zituen. Zenbait hiri horren aurka altxatu ziren, baina matxinadak porrot egin zuen.

Gilen II.arekin hobera egin zuen egoerak, eta kaiak aberasten hasi ziren. Hohenstaufendarren gobernuarekin, aurrera jarraitu zuen eskualdeak, merkataritzari esker batez ere. Genovarrek, veneziarrek eta florentziarrek monopolizatu zuten eskualde horretako merkataritza.

XVI. eta XVII. mendeetan, gainbehera egin zuen eskualdeak; izurrite ugari izan zen, turkoek erasoak antolatu zituzten Apuliaren aurka, eta erregimen feudalak hartu zuen indarra. Frantziarrek hartu zutenean, eskualdeko arazo larrienak konpontzeko neurriak ezarri ziren, feudalismoa ezdeustu zen, lurrak banatu ziren. Borboiek agintea lortu zutenean, ordea, berrikuntza horiek porrot egin zuten eta hainbeste kalte ekarri dituen bandolerismoa sortu zen.

Remove ads

Ekonomia

Nekazaritza da bertako ekonomiaren oinarria; lurra emankorra da, baina izurrite ugari izaten dira, eta horrek kalteak ekartzen dizkio ekonomiari. Olibondoak, mahastiak, laboreak, azukre-erremolatxa, fruituak, tabakoa, kotoia, etab. Ezaguna da bertako ardoa, jatorrizko izendapenarekin lau markekin: Castel del Monte Bombino Nero, Castel del Monte Nero di Troia Riserva, Castel del Monte Rosso Riserva eta Primitivo di Manduria Dolce Naturale.[5]

Bauxita ateratzen dute Garganon. Industria gutxi dago, eta nekazaritzako produktuekin zerikusia duen industria da dagoena. Badira petrolio-findegi batzuk eta mekanika-industria zenbait.

Remove ads

Kirolak

U.S. Lecce eskualdeko futbol talde nagusia da, Serie A Ligan jokatzen duena eta Italiako futbol talde zaharrenetakoa dena (1908).

Pertsona ezagunak

Remove ads

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads