Bari

udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia

Bari
Remove ads

Bari ˈbaːri ahoskatua; bertoko napolieraz: Bare, ˈbæːrə ahoskatua; latinez: Barium Italiako hego-ekialdean dagoen hiria da, izen bereko probintziaren eta Apulia (Puglia) eskualdearen hiriburua. 2004an 328.458 biztanle zituen. Itsaso Adriatikoaren kostaldean dago kokatuta.

Datu azkarrak Bari, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Peuzetiarrek sortu zuten, eta erromatarren garaian loratu zen. Erromatarrek Ekialdearekiko merkataritza trafikoentzako zuen kokapen estrategikoa aprobetxatu zuten.

Erdi Aroan lonbardiarrek, bizantziarrek eta sarrazenoek bere jabetza izateko lehiatu zuten. IX. mendean musulmanek konkistatu zuten, eta emirerri bat ezarri zuten hirian 847-871 urteetan.[1] Basilio Handia enperadore bizantziarrak Italiaren hegoaldea errekonkistaren garaian, 871. urtean Luis II.a enperadore frankoak eta Nizetas almirante greziarrak, eslaviar talde batzuen eta hiri dalmaziarren flota baten laguntzarekin, hiria konkistatu zuten. Luis II.aren eta bizantziarren arteko aliantza hautsi ondoren,[2] azken hauek hiria 876an bereganatu zuten.[3]

1100 inguruan garapen handia izan zuen zentro erlijioso gisa, San Nikolasi eskainitako basilika eraiki ondoren. Gurutzadek eta Frederiko II.aren erregealdiak beste bultzada ekonomiko bat eman zioten hiriari. Behe Erdi Aroan eta Aro Modernoan, Bari |anjoutarren, Aragoiko Koroaren (geroago Monarkia Hispanikoaren) eta veneziarren mende egon zen.

1813an, hiria bere harresietatik haratago hedatzen hasi zen. Horrela, hazkunde demografiko azkarra izan zuen, 94.000 biztanle izatera iritsi baitzen 1900 inguruan eta 400.000 biztanle izatera 1970eko hamarkadan.

Bigarren Mundu Gerran, Bariko portuak bi hondamendi garrantzitsu jasan zituen. 1943ko abenduaren 2an, Luftwaffe alemaniarraren ustekabeko eraso batek portuan ainguratuta zeuden 28 ontzi aliatu hondoratu eta beste 12 matxuratu zituen. Ontzietako batek ziape-gasezko bonben kargamentu sekretu bat zeraman. Arma kimiko horrek 89 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen.[4] Gerraren azken asteetan, 1945eko apirilaren 9an, itsasontzi estatubatuar batek eztanda egin zuen portuan. Hedapen-uhinak 300 hildako baino gehiago eragin zituen eta gune historikoa larriki kaltetu zuen, katedrala, San Nikolas basilika eta eliza errusiarra barne.

Remove ads

Banaketa administratiboa

Informazio gehiago Barrutia, Auzoak ...

Ondarea

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Bari), Hila ...
Remove ads

Kirolak

  • AS Bari, futbol taldea.

Argazki galeria

Jaio

  • Licia Albanese, sopranoa
  • Thiago Alcántara Do Nascimento, futbolaria
  • Mario Nuzzolese, kazetaria
  • Francesco Rossi, (1650-1725) opera konpositorea
  • Giovanni Laterza, editorea
  • Guido Marzulli, margolaria
  • Gianrico Carofiglio, egilea
  • Marco Misciagna, biola-jotzailea eta biolin-jotzailea

Herri eta hiri senidetuak

Barik honako hiri senidetuak ditu:[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads