Araski AES

From Wikipedia, the free encyclopedia

Araski AES
Remove ads

ARASKI Arabako Saskibaloia (izen osoa ARASKI Arabako Emakumeen Saskibaloia) Arabako hiriburuko saskibaloi taldea da. 2010ean UPV-Alava eta Abaroa taldeak bilduz sortua. Taldea 2016an Espainiako Emakumezko Saskibaloi Ligara igo zen.

Datu azkarrak
Remove ads

Jatorria

UPV-Alava eta Abaro taldeek "Araski Arabako Emakumeen Saskibaloia" elkartea sortu zuten, Araban emakumezkoen saskibaloia egituratzeko organo gisa. Elkarte honen helburua zen klubak eta ikastetxe gehienak biltzea saskibaloiarako proiektu berean.

2010. urtean "Tiempo de chicas" proiektua abian jarri zen, Arabako Foru Aldundiak eta EHUk babestuta. Horri esker, egonkortasun eta kirol proiekzio handiagoa ematen zaio Arabako saskibaloiari.

Remove ads

Helburua

ARASKI AES saskibaloiko emakumeentzako formakuntza eta promoziorako proiektua da. Kirolaren helburuak ez ezik, beste helburu batzuk ere lortzeko lan egiten duena. Arabako emakumezkoen kirolari eta kirolariei ikusgarritasuna emateko nahian sortu zen. Proiektuak lortu nahi dituen helburuak hurrengoak dira: emakumeen ahalduntzea, lidergoa, erreferenteak sortzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, besteak beste.

Remove ads

Uniformea

Araskiko uniforme nagusia berdea da, bai elastikoa baita prakak ere, eta letra zuriak ditu. Ordezkoa, berriz, fuksia kolorekoa, baina 2020/2021 denboraldirako beltzarekin aldatu dute.

Pabiloia

Taldearen pabiloi ofiziala Mendizorrotza da, Gasteizko udaletxekoa dena. Amadeo Garcia Salazar plazan kokatuta, 3000 pertsonentzako edukiera duena. Han, 2019ko Erregina Kopa jokatu zen otsailaren 28tik martxoaren 3ra.

Palmaresa

Azken urteak

Informazio gehiago Urtea, Maila ...
  • ¹ 2019-20an denboraldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan, bukatzeko lau jardunaldiren faltan, Gernika KESB hirugarren postuan zegoen ligan.
Remove ads

2022-2023 Taldea

Informazio gehiago #, Izena ...

Kanpo estekak

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads