Ariane Toro

Bilbotar judoka From Wikipedia, the free encyclopedia

Ariane Toro
Remove ads

Ariane Toro Soler (Bilbo, Bizkaia, 2003ko uztailaren 10a) judoan lehiatzen den kirolaria da. Nazioartean lehiatzen da.[1] Europako Kopan urrezko hiru domina, nazioarteko hainbat podium eta Munduko txapelketan bi aldiz bosgarren izan da.[2] 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.[3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Ariane Toro Soler Bizkaiko hiriburuan, Bilbon, jaio zen eta Nafarroa Garaiko hiriburuan, Iruñean hazi da. Gimnasia egiten hasi zen. Neba judo egiten ikusi eta kirolbiak egiten jardun zuen 12 urtera arte. Adin horretan gimnasi edo Judo aukeratu behar izan zuen eta judoan jarraitu zuen.[2]

Yolanda Soler eta Antonio Toro judoka olinpiarrak dira gurasoak eta entrenatzaileak.[4][5] Guraso judoka olinpiarren bideari jarraituta,[2] munduko judo rankinean 12 postuan dagoela,[6] Parisen 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan Espainia ordezkatuko du judoan, -52kg kategorian.[4][6] Amak brontzezko domina lortu zuen Atlantako 1996ko Udako Oliniar Jokoetan, –48 kg kategorian.[7]

Eguneroko bi entrenamenduak eta agenda estua dela eta, Arianek gradu bikoitza ADE eta zuzendaritza ikasten du, urrutitik.[2]

Kirol ibilbidea

2022an Europa sub-23 mailan azpitxapelduna izan zen Sarajevon (Bosnia-Herzegovina)[2]

Garaipen nabarmenak izan ziren Tbilisin (Georgia) 2024an erdi-arinean -52 kg eta Coimbran (Portugal) 2022an erdi-arinean 52 kg izan ziren.[1]

2024ko Europako Judo Txapelketan brontzezko domina bat irabazi zuen, Kroaziako Zagreb herrian, –52 kg kategorian. Dominen historia oparoa du, Bakuko EYOFn zilarra barne (2019), eta podiumeko hainbat akabera ditu Europako lehiaketetan eta txapelketa gazteetan. Arianek Perth-eko Ozeaniako Irekian (2023) ere irabazi zuen eta Bakuko Grand Slam-ean brontzea ziurtatu zuen (2024).[8][9]

Remove ads

Nazioarteko palmaresa

Informazio gehiago Europako Txapelketa, Urtea ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads