Askatasunaren Ibilaldia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Askatasunaren Ibilaldia
Remove ads

Askatasunaren Ibilaldia Euskal Herrian zehar 1977ko udan amnistia eta askatasunaren alde egindako mobilizazioa izan zen.

Thumb
Thumb
Askatasunaren Ibilaldia (Olaso Dorrea Fundazioa)

1977ko uztailaren 10ean Askatasunaren Ibilaldia hasiera eman zitzaion Zarautz, Gernika, Agurain eta Lodosatik abiatutako lau zutabetan: “Erribera”, “Txikia”, “Matalaz-Apala-Txirrita” eta “Martxoak 3”. Zutabe bakoitzak zazpi euskal herrialdeak zeharkatu zituzten ibilbideak burutu zituen, egunero udalerri ezberdin batean geldituz, harekin batera hitzaldiak, mahai biribilak, solasaldiak, jaialdiak, alderdi politikoeen programen analisiak, eta hainbat lehiaketa eta jardunaldi ere ospatu zirelarik. Aurrez antolatutako ibilbideek denera 1.847 km. eta 500 udalerri inguru zeharkatu zituzten. Azkenean, lau zutabeen bategitea Oltza zendeako Arazuri herrian jazo zen. 45.753 auto eta kamioneta eta 500 autobus joan ziren, denera 200.000 lagun baina gehiago bertaratu zirelarik. Lau aldarrikapen bildu zituen: Amnistia osoa, Euskal Herriaren izaera nazionalaren onespena, Autonomia estatutu nazionala eta Indar errepresiboen desagerpena.

Askatasunaren Ibilaldia Euskal Herrian ezagutu den mobilizaziorik handiena izan zen, Guardia Zibilaren eta Espainiako poliziaren jazarpen eta errepresioa basatia izan arren. Uztailaren 21ean, Durangon, Telesforo Monzonekin batera, atzerrira bidalitako 10 deportatu agertu ziren bertan. Eta amaierako ekitaldian ere parte hartuko zuten, abuztuaren 28an, Arazuriko zelaietan (Iruñean egitea debekatu ondoren), 100.000 lagunen aurrean.

Nahiz eta izaera eta pentsamolde anitzeko antolatzaile eta partaideak izan, martxak Espainiako trantsizioa hartzen ari zen bidea eta urte hartako ekainaren 15eko Espainiako hauteskunde orokorren emaitzekin ados ez zauden euskal herritar ugariren mugimendu orokorra bilakatu zen. Mugimendu hau Herri Batasuna alderdiaren sorburua izan zen.[erreferentzia behar]

1997an eta 2017an 20. eta 40. urteurrenak gogoan Abialdia eta Kalera martxak antolatu ziren, orduko helburuak bizirik, presoak etxeratzeko eta Euskal Herriko askatasunaren alde.

Remove ads

Zutabeak

Thumb
Remove ads

Ikus gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads