Azpeitia

Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Azpeitiamap
Remove ads

Azpeitia Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Urola Erdia eskualdekoa. 69,39 km² ditu, eta 15 183 biztanle zituen 2023. urtean. Urola ibaiak zeharkatzen du eta Izarraitz mendilerroaren magalean dago.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Thumb
Azpeitia eta Izarraitz mendilerroa

San Ignazio Loiolakoa Azpeitiko Loiola auzoan jaio zen. Hantxe dago Loiolako Santutegia, XVII. mendean Ignazioren omenez eraikitako barroko estiloko basilika.

Remove ads

Izena

Azpeitia izena, dirudienez, honela osatu zen: haitz + behe + ti. Hau da, jatorriz «haitzaren behealdean dagoen tokia» esan nahi du segur aski.[5]

Azpeitia izenaren bukaerako -a artikulua da. Hortaz, udalerriaren izen osoa erabiltzean, honela deklinatzen da: Azpeitia, Azpeitiarekin, Azpeitian... baina Azpeitiko, Azpeititik, Azpeitira... Era berean, izenak azken -a galtzen du, ondoan beste determinatzaile edo adjektibo bat daramanean: Azpeiti maitea, Azpeiti osoan, Gure Azpeiti hau...[6]

Remove ads

Geografia

Mugakideak

Mugakideok ditu: iparraldean, Zestoa; ekialdean, Errezil eta Beizama; hegoaldean, Ezkio, Itsaso eta Beasain; hego-mendebaldean, Zumarraga; mendebaldean, Azkoitia; eta ipar-mendebaldean, Deba.

Auzoak

Herriguneaz gain, Azpeitiak hainbat auzo ditu eta horietako hiruk estatistiketan izaera ofiziala dute:

Horietaz gain, badira beste auzo hauek:

Urtegia

Herrian Ibai-Eder urtegia dago, eskualdeko ur horniduraren bide nagusia dena.

Remove ads

Ekonomia

Abeltzaintza (esnea eta haragia) eta industria (altzarigintza, zurgintza, metalurgia tailerrak) dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak.

2017an, sektore ekonomikoak honela banatzen ziren: lehen sektorea, BEGaren % 0,9; bigarren sektorea, % 34,7; hirugarren sektorea, % 55; eraikuntza, %,9,4.[8]

Demografia

2019an, herriak 15.055 biztanle zituen. Horietatik % 21,02k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 8,6 ziren.[8]

Informazio gehiago Biztanleriaren bilakaera ...

Politika

Udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Eneko Etxeberria hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduk zinegotzi bat galdu zuen eta EAJk bi irabazi, baina lehenak gehiengoa izateari eutsi zion. Horrela, Eneko Etxeberriak alkate izaten segitu zuen. 2018ko urtarrilean jakinarazi zuen ez zela 2019ko hauteskundeetara aurkeztuko eta urte horretako ekainean kalean utziko zuela, bi agintaldiren ostean.[9]

2019ko udal hauteskundeetan bi alderdiek zinegotzi kopuru bera mantendu zuten eta, beraz, EH Bilduk gehiengo osoa berretsi zuen. Emaitzak hauek izan ziren: EH Bilduk, 4.489 boto; EAJk, 3.025 boto; PSE-EEk, 252 boto.[10] Nagore Alkorta izango da Azpeitiko alkatea 2019-2022 agintaldian.[11] Azpeitiko lehen emakume alkatea da.[12]

Azpeitiko udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
10 / 17
3.760 (% 53,45)
10 / 17
4.489 (% 57,80)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 17
2.984 (% 42,42)
7 / 17
3.025 (% 38,95)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Luziano Lazkano 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Imanol Elias 1983 1985 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Mari Bastida 1985 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Julian Eizmendi 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Errazkin 2007 2009 Eusko Abertzale Ekintza
Julian Eizmendi 2009 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Eneko Etxeberria 2011 2019 Bildu
Nagore Alkorta 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu
Remove ads

Kultura

Thumb
Soreasuko tunela - Antzerki Topaketen kartelak
Thumb
Sanagustin Kulturgunea.

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak

Sakontzeko, irakurri: «Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak»

Jaiak

  • San Sebastianak (urtarrilak 19-20)[13]
  • Inauteriak[13]
  • San Inazioak (uztailaren 30etik abuztuaren 2ra)[13]
  • San Tomasak (abenduak 21)[13]

Museoak

Ikastetxeak[17]

  • Urola ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI[18]
  • Iraurgi ikastetxea[19]
  • Karmelo Etxegarai ikastola[20]
  • Ikasberri ikastola[21]
  • Zurrunbilo haur-eskola
  • Uztaro haur-eskola
Remove ads

Azpiegiturak

Euskara

Azpeitiko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[24][25] proiekturako egina ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Thumb
Arantzazurako erromeria Azpeitian (1923)

Azpeitian gipuzkeraz hitz egiten da; eta, euskalki horren barruan, Urolaldeko hizkeran[26][27]. Goierriko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Urolaldekoak, baina mendebaleko euskararen eragina hizkera horretan sakonagoa da. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina hor ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere mendebaleko euskarak Urolaldean duen eragina ere ageri da.

2016eko EUSTATen datuen arabera[8], azpeitiarren % 83,69 euskalduna da, % 6,77 ia euskalduna, eta % 9,54 erdalduna. Datu horiek nahiko egonkor mantendu dira 1986tik. Dena den, 2001az geroztik, erdaldunen igoera arina nabari da.[28] Kaleko erabilerari dagokionez, 2016ko neurketaren arabera, herritarren % 81,80 kalean euskaraz aritzen da. Zifra horrek ere beherakada izan du, 2006ko neurketan % 86 izan baitzen.

Azpeitia UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da, 2008az geroztik, elkarte hori osatzen duten beste 85 udalerrirekin batera. Egun, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko zinegotzia UEMAko lehendakaria da.

Remove ads

Ondasun nabariak

Thumb
Loiolako Santutegia, Azpeitia udalerriko Loiola auzoan.

Azpeitiar ospetsuak

Remove ads

Iruditegia

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads