Asus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
ASUSTeK Computer Inc. (laburtuta, ASUSTeK edo ASUS) konpainia multinazional taiwandar bat da. Hardwarearekin, elektronikarekin, robotikarekin eta teknologiarekin lotutako produktuak garatu, fabrikatu eta saltzen ditu: ordenagailu pertsonalak, lan-estazioak, ordenagailu eramangarriak, netbookak, txartel nagusiak, txartel grafikoak, telefono mugikorrak, zerbitzariak, biltegiratze optikorako gailuak, eta abar.[1] Softwarea ere garatzen du eta bideo-jokoetarako produktuen munduan garrantzia handia du.[2]
2015ean munduko laugarren enpresa handiena izan zen bere arloan. 2024tik aurrera, ASUS ordenagailu pertsonalen munduko bosgarren saltzaile handiena da, saldutako unitateen arabera.[3] Bere lehiakide nagusien artean daude Apple, Dell, HP, Lenovo, Acer, MSI, Razer, Alienware eta abar.
Remove ads
Izena

Enpresari normalean ASUS izenez deitzen zaio, (txinera tradizionalez 華碩電腦股份有限公 eta pinyinez Huáshuò Diànnǎo Gǔfèn Yǒuxiàn Gōngsī). Konpainiaren webgunearen arabera, ASUS izena Pegaso-tik dator (latinez: Pegasus), greziar mitologiako zaldi hegalduna. Hitzaren azken lau letrekin geratzea erabaki zuten, alfabetikoki ordenatutako enpresen zerrendetan hasierako posizioetan agertzeko.[4][5]
Enpresaren eslogana aldatuz joan da konpainiaren historian zehar. 2003-2009 urteen artean, enpresaren definizio moduan honako goiburukoa erabili zuten: "Rock Solid, Heart Touching", hau da, "Bihotza ukitzen duen harkaitz sendoa". 2009-2013 artean, aldiz, "Inspiring Innovation, Persistent Perfection", hau da, "Berrikuntza inspiratzailea, Perfekzio iraunkorra". Orduz geroztik eta gaur egun ere, "In Search of Incredible" eslogana erabiltzen dute, hau da, "Sinestezinaren bila".[6][7]
Remove ads
Historia
Asus enpresa 1989an sortu zuten Taipei hirian (Taiwan), Acer enpresan lanean aritu ziren Tzu-Hsien Tung, Ted Hsu, Wayne Hsieh eta M.T.Liao hardware-ingeniariek.[8] Garai hartan, Taiwan oraindik ez zen nagusi ekipo informatikoen hardwarearen negozioan. Intel enpresa zen IBM bezalako enpresak prozesadore berriez hornitzen zituena eta Taiwango konpainiek sei hilabete inguru itxaron behar izan zuten IBMk haien lehen ingeniaritza prototipoa jaso arte. Enpresak bere historiari buruz dioenaren arabera, Asusek txartel nagusi baten prototipo bat sortu zuen, bertan Intel 486 mikroprozesadore bat kokatzeko. Mikroprozesadorerik gabe egin behar izan zuen prototipoaren diseinua. Txartela probatzeko unea iritsi zenean, eta Asus-ek Intel-i mikroprozesadore bat pasatzeko eskatu zionean, Intel enpresak bere 486 txartel nagusiarekin arazo bat zuen. Asusek Intelen arazoa konpondu zuen eta Asusen txartel nagusian proba egin zutenean, denak behar bezala funtzionatzen zuela ikusi zuten; ez zen inolako aldaketarik egin behar izan. Orduz geroztik, Asus Intel-en ingeniaritza prototipoak jasotzen hasi zen, bere lehiakideei aurrea hartuz.[9]
2005eko irailean, lehen PhysX azeleragailu-txartela atera zuen.[10] 2005eko abenduan, TLW32001 telebista-modeloa atera zuen eta LCD telebisten merkatuan sartu zen.[11]

2006ko urtarrilean, VX ordenagailu eramangarrien seriea garatzeko, Lamborghini automobil-enpresarekin elkarlanean arituko zela iragarri zuen.[12][13] 2006ko martxoaren 9an, Asus "Microsoft Origami" ordenagailu ultrakonpaktuen lehen modeloen fabrikatzaileetako bat zela baieztatu zen, Samsung eta Founder Technologyrekin batera.[14][15] 2006ko abuztuaren 8an, Asusek Gigabyte Technology enpresarekin sozietate taldeaniztuna osatuko zuela zuela iragarri zuen.[16]
2007ko ekainaren 5ean, Eee PC-a kaleratuko zuela iragarri zuen konputagailuen Computex biltzarrean.[17][18] 2007ko irailaren 9an, Blu-ray disko optikoetarako euskarria eskainiko zuela iragarri zuen: BC-1205PT, PCrako BD-ROM/DVD grabagailu unitate bat. Gerora, ASUSek Blu-ray-n oinarritutako zenbait ordenagailu eramangarri ekoitzi zituen.[19]
2008ko urtarrilean, Asusek berregituratze-prozesu garrantzitsu bati hasiera eman zion eta hiru enpresa independentetan banatu zen[20][21]: Asus (lehen markako ordenagailuetan eta elektronikan zentratua), Pegatron[22] (txartel nagusien eta osagaien OEM fabrikazioan zentratua (ingelesez, original equipment manufacturer edo jatorrizko ekipoen fabrikatzailea), hau da, beste enpresa batek merkaturatu ditzakeen piezak eta ekipoak ekoizten dituena); eta Unihan Corporation (PCrako ez diren produktuen fabrikazioan zentratua, kutxak, moldurak eta halakoak). Pentsio-planen berregituraketa ere egin zuten, eta oso kritikatua izan zen, indarrean zeuden pentsio-saldoak zeroan jarri baitzituzten. Enpresak ordaindu egin zituen langileek aurretik egindako ekarpen guztiak.[23]

2008ko abenduaren 9an, Open Handset Alliance partzuergoak, hau da, gailu mugikor irekirako aliantzak jakinarazi zuen Asus aliantzara batutako 14. kidea zela.[24] Google buru duen partzuergo horrek Android sistema eragilea garatzen du eta zera adierazi zuen: "elkartera batu diren kide berriek Android-ekin bateragarri diren tresnak inplementatuko dituzte, kode irekiko Android proiektuari ekarpena egingo diote kode esanguratsua gehituz, edo proiektuaren ekosistema bera babestuko dute, Androiden oinarritutako gailuen eskuragarritasuna azkartuko duten produktuak eta zerbitzuak sortuz".[25]
2010eko ekainaren 1ean Asusek Pegatron utzi zuen.[26] 2010eko urrian, Asusek eta Garmin multinazionalak telefono adimendunen ekoizpenerako zuten elkartea bertan behera utziko zutela iragarri zuten, Garminek produktu horren ekoizpenarekin ez segitzea erabaki zuelako.[27] Bi konpainiek Garmin-ASUS markako sei telefono adimendun ekoitzi zituzten aurreko bi urteetan.[28]
2010eko abenduan, Asusek munduko ordenagailu eramangarri finena merkaturatu zuen: Asus U36. Intel Core i3 edo i5 prozesadoreak zituen, tentsio estandarrarekin (ez behe-tentsioarekin) eta 19 mm-ko lodierarekin.[1][29][30]
2013ko urtarrilean, Asusek Eee PC ordenagailuen ekoizpenari amaiera ofiziala eman zion, salmentek behera egin zutelako; kontsumitzaileek tabletak eta Ultrabook ordenagailu eramangarriak gero eta gehiago kontsumitzen zituzten. [31][32]
2014an zehar tableten salmentak, oro har, jaitsi egin ziren.[33] 2014an Las Vegasen egin zen CES (Consumers Electronics Show) teknologia-azokan, sakelako mugikorren atalean Asus Zenfone 4 nabarmendu egin zen.[34]

2016an Jonney Shih presidenteak Zenbo aurkeztu zuen, ASUSen lehen robota, 2016ko Computex biltzarrean. Zenbo gurpildun tableta eliptikoa dirudien robota da. Bideokonferentziak egin ditzake, sarean nabigatu, haurrei liburuak irakurri eta bideoak eta musika erreproduzitu. ASUSen Zenboa oraindik ez dago salgai, baina enpresa roboterako softwarea garatzen lagunduko dioten garatzaileen bila dabil.[35][36] Horrez gain, mugikorretarako hirugarren belaunaldiko produktuen linea ikusgarri bat aurkeztu zuen Computex biltzar horretan.
2022ko apirilean, enpresak logotipo berria aurkeztu zuen.[37][38]
Gaur egun, garrantzia handikoa da bideokontsolen merkatuan, jokorako ordenagailuetan eta e-kirol txapelketetan ere bai.[39][40][41]
Remove ads
Txartel nagusien ezaugarri teknologikoak
ASUS sortu zenetik, jatorrizko produktu ugari eta haien osagarri diren hainbat tresna garatu izan ditu. Bezeroentzat produktuak erabilterrazagoak izatea eta erabiltzaileak produktuarekin izandako esperientzia hobetzea bilatu izan du.[42]
Asus bereziki nabarmendu da txartel nagusien diseinuan egindako lanagatik. Beheko taulan agertzen dira horietako batzuk, eta haiekin batera, Asusen jabetzakoak diren eta izen espezifikoekin erregistratuak izan diren hirugarrenen teknologiak. Horietako batzuek izenaren aurrean AI akronimoa dute, ingelesezko Artificial Intelligence edo Adimen Artifizialari erreferentzia eginez.
Remove ads
Produktuak
Asusen produktu batzuk hainbat produkturen konbinaketak dira: ordenagailu eramangarriak, tabletak, mahaigaineko konputagailuak, telefono adimendunak, PDAk, zerbitzariak, monitoreak, txartel nagusiak, txartel grafikoak, soinu-txartelak, DVDak, konputagailu-sareetarako hardwarea, ordenagailu-kutxak, osagai elektronikoak eta ordenagailua hozteko sistemak.
Aipamen berezia merezi du Asusek garatutako Vivo lineako produktu izarrek: ordenagailu eramangarriak (VivoBooks), All-in-One ordenagailuak (Vivo AiO), mahaigaineko konputagailuak (Vivo PC), Stick PC (Vivo Stick), Mini PC (Vivo Mini), erloju adimendunak (VivoWatch), ordenagailurako saguak (VivoMouse) eta tabletak (VivoTab).[43]
- Asus produktuak
- ASUS txartel nagusi bat
- Asus Nvidia GeForce GTX 1080 txartel grafikoa
- Asus sagua
Telefono adimendunak
Androiden oinarritutako telefono adimendun asko merkaturatu ditu. ARM arkitekturan oinarritu ordez, gehienek Intel prozesadoreak dituzte eta sarritan bi SIM txartelerako erretenekin. Telefono mugikorren merkatu handietan eraginhandia du Asusek gaur egun, hala nola, Indian, Txinan eta Asiako beste herrialde batzuetan. 2014az geroztik sortutako bere telefono mugikorren seriea Asus ZenFone izenez ezagutzen dira. Aurretik, garatutakoa da, adibidez, Asus v70 telefonoa. 2000. urteko erdialdean, Windows Mobile sistema eragilea darabilten telefono adimendunak kaleratu zituen.

Lehengo belaunaldia (2014)
- ZenFone 4 (4-inch edo 4.5-inch tamainan eskuragarri), ZenFone 5, ZenFone 6
Bigarren belaunaldia (2015)
- ZenFone Zoom, ZenFone C, ZenFone 2[44], ZenFone 2 Laser, ZenFone Max, ZenFone Selfie, ZenFone Go[45], ZenFone 2E – bereziki AT&Trako egina
Hirugarren belaunaldia (2016)
- ZenFone AR, ZenFone 3 series
Laugarren belaunaldia (2017)
- ZenFone 4 series[46]
Bosgarren belaunaldia (2018)
- ZenFone 5 series, ZenFone Max series (M1 and M2), ZenFone Live series (L1 and L2), ROG Phone series
Seigarren belaunaldia (2019)
- ZenFone 6 series, ROG Phone 2 series
Horrez gain, Asusek PadFone seriea sortu zuen. Telefono adimendunak dituzten gailu hibridoak dira, tableta baten pantaila konekta daitezkeenak:
- PadFone (A66), PadFone 2 (A68), PadFone Infinity (A80), PadFone Infinity Lite (A80C), new PadFone Infinity (A86), PadFone E (A68M), PadFone X (A91), PadFone S (PF500KL), PadFone Mini (PF400GC), PadFone Mini 4.3 (A11), PadFone X Mini (PF450CL, US only)
Asusen telefono adimendun gehienek Intelen Intel Atom prozesadoreak erabiltzen dituzte. Hala ere, badira salbuespenak: PadFone serie batzuk eta ZenFone 2 modelo batzuk, adibidez, Qualcomm Snapdragon edo MediaTek txipak erabiltzen dituzte.
Zazpigarren belaunaldia (2020)
- ZenFone 7 series, ROG Phone 3 series
Zortzigarren belaunaldia (2021)
- ZenFone 8 series, ROG Phone 5 series
Bederatzigarren belaunaldia (2022)
- ZenFone 9[47], ROG Phone 6 series, ROG Phone 6D series
Hamargarren belaunaldia (2023)
- ZenFone 10, ROG Phone 7 series
Hamaikagarren belaunaldia (2024)
- ZenFone 11 Ultra, ROG Phone 8 series
2 produktu 1ean (2-in-1s)
- Transformer Book, VivoBook Flip, ZenBook Flip, ExpertBook Flip, Chromebook flip
Ordenagailu eramangarriak

- ZenBook[48], VivoBook, ASUSPRO, ExpertBook, ProArt StudioBook, The Ultimate Force (TUF Gaming)[49], Republic Of Gamers (ROG Gaming)[50], Chromebook, EeeBook, G Series, N Series, K Series, X Series, E Series, Q Series, U Series, B Series, V Series, F Series, A Series, T Series
Hainbat produkturen ekoizpena eten du Asusek: EeeBook, K Series, X Series, E Series, Q Series, B Series, V Series, P Series, F Series, A Series, u2e Series eta G Series.
Tabletak
2012ko ekainaren 27an, Google-entzat fabrikatu eta bere marka eramango zuten Nexus 7 tableten bi belaunaldi iragarri ziren eta 2012ko uztailean merkaturatu ziren.[51] 2013ko uztailaren 24an, Nexus 7ren ondorengo modeloa iragarri eta bi egunetara merkaturatu zuen.[52] Microsoftekin ere egin du lan, Windows 8 tableta bihurgarriak garatzeko. Ordenagailu eramangarri zein tableta gisa funtziona dezaketen gailuak dira, hau da, bi produktu batean (2-in-1).[53][54] 2013an, Androiden oinarritutako tableta bat iragarri zuen. Transformer Book Trio.[55] Hiru produktu batean eskaintzen ziren (three-in-one), lehen aldiz munduan: tableta, ordenagailu eramangarria edo PCa. Izan ere, teklatu bati eta pantaila bati konektatzean, Windows 8 ordenagailu batean lan egitea bezala zen. Asus ezaguna da, halaber, honako tableta-lerroengatik:
- Eee Pad Transformer, Eee Pad Slider, Eee Slate
- Memo Pad 8
- VivoTab
- ZenPad: 7.0 Z370CG, C 7.0 Z170MG/Z170CG, 8.0 Z380KL, 8.0 Z380C*, S 8.0 Z580CA*, 10 Z300C* (2015ean); 8.0 Z380M*, Z8 ZT581KL, 3 8.0 Z581KL, 10 Z300M*, 3S 10 Z500M*, Z10 ZT500KL (2016); 3S 8.0 Z582KL, Z8s ZT582KL, 3S 10 Z500KL (2017) (* no SIM)
- ASUS tabletak
- Nexus 7 (2012-2013)
- Transformer 3, C-motako USBarekin
- Transformer Book T100
- Eeepad Transformer teklatuarekin
- MeMO Pad HD7
Zerbitzariak

GPU Rack Server
- ESC8000 G3 (Up to 8 GPU high density & hybrid computing), ESC4000 G3/G3s
2-Way Rack Server
- RS720Q-E8-RS8-P, RS720Q-E8-RS12, RS700-E8-RS8 V2, RS700-E8-RS4 V2, RS500-E8-RS4 V2, RS500-E8-RS4 V2, RS400-E8-PS2-F, RS400-E8-PS2, RS720-E8-RS24-ECP, RS540-E8-RS36-ECP, RS520-E8-RS12-E V2, RS520-E8-RS8-E V2
1-Way Rack Server
- RS300-E9-PS4, RS300-E9-RS4, RS200-E9-PS2-F, RS200-E9-PS2, RS100-E9-PI2
2-Way Tower Server
- TS700-E8 V3 Series, TS500-E8-PS4 V2
1-Way Tower Server
- TS300-E9-PS4, TS100-E9-PI4
Mahaigaineko ordenagailuak & All-in-One PCak

Tower PCak
- VivoPC, ROG series, Gaming series
Mini PCak
- Asus Tinker Board, VivoMini
Chrome gailuak
- Chromebox, Chromebit
All-in-One PCak
- Zen AiO, Vivo AiO, Portable AiO
Essentio Serieak
Essentio Serieak Asusen mahaigaineko konputagailuen lerroak dira. 2011ko abenduan, seriea osatzen zuten produktuak hauek ziren: CG seriea (jokoetarako diseinatua), CM seriea (entretenimendurako eta etxean erabiltzeko) eta CS eta CP serie finak.[56][57]
Eee seriea
2009ko martxoaren 6an, Asus-ek bere Eee Box B202 estreinatu zuen, PCMag aldizkariaren iritziz "ASUS EeePC-ren baliokidea den mahaigaineko ordenagailua". 2010ean Asus Eee Box konputagailu-lerroari ASUS EeeBox PC izena eman zitzaion.[58]
Hona hemen Asusen Eee gamarako hainbat produktu:[59]
- EeeBox PC, mini PC trinkoa
- Eee Top, ukimen-pantailadun ordenagailua, LCD monitore batean kokatua, dena batean (all-in-one)
- Eee Stick, PCrako haririk gabeko kontrolatzailea, entxufatzearekin erabiltzeko prest dagoena (Plug-and-play), erabiltzailearen eskuen mugimendu fisikoak pantailan erakusten dituena
- Eee Pad Transformer, Android sistema eragilea exekutatzen duen tableta
- Eee Pad Transformer Prime, jatorrizko Transformer-aren ondorengoa.
2007ko urrian seriearen ekoizpenarekin hasi eta 2013ko urtarrilean eten bitartean, Eee PC netbook-ak sari ugari lortu zituen, honakoak barne: Asiako Urteko Produktuaren Forbes saria, Stuff Magazine aldizkariak urteko tresna onenari eta urteko konputagailu onenari emandako saria, National Broadcasting Company (NBC) telebista eta irratiaren NBC.com webguneak bidaiatzeko tresna onenari emandako saria, Computer Shopper aldizkariak 2008an netbook onenari emandako saria, PC Pro aldizkariak Urteko Hardware izendapenaren saria, PC World megadenda-kateak netbook onenari emandako saria, eta DIME aldizkariaren 2008ko Trend Award saria.[60]
- Eee seriea
- ASUS Eee Top (2008)
- Eee Stick (Computex 2008)
- Eee Stick the USB hargailua (Computex 2008)
- Eee Pad (Computex 2010)
Soinu-txartelak

2008ko otsailean merkaturatu zuen Asusek bere lehen soinu-txartela: Xonar DX. Txartel horrek ASUS GX softwarea erabiliz EAX 5.0 audio-efektuak (ingelesez, Environmental Audio eXtension) emulatzeko gaitasuna zuen, jokoei, filmei eta musikari efektu errealistak gehitzeko. Txartela PCI-E ×1 atakaren bidez konektatzen zen eta 3D audiorako Open AL (ingelesez, Open Audio Library) APIa eta ordenagailuko audioa DTS formatura bihurtzen duen DTS-connect sistema onartzen zituen. 2008ko uztailean, Xonar D1 atera zuen, Xonar DX txartelaren antzeko ezaugarriak eskaintzen zituena, neurri handi batean, baina txartel nagusira PCI bidez konektatzen zena.[61] Gerora, Xonar HDAV 1.3 atera zuen (ingelesez, high definition audio-visual).[62]
2009an Xonar Essence ST soinu-txartela eta HDAV 1.3 slim atera zituen.[63][64] 2010eko Computex erakusketan Xonar Xense aurkeztu zuen, audiorako sorta honetan Xense soinu-txartela eta Sennheiser PC350 entzungailuen edizio berezi bat zetozen.[65][66] 2010eko abuztuan Xonar DG soinu-txartela atera zuen.[67]
Gerora soinu-txartel gehiago sortu ditu Asusek, jokoetarako PCI bidez konektatzen den Xonar AE, adibidez.[68][69]
Multimedia-erreproduzitzaile digitala
Multimedia-erreproduzitzaile digitalak ASUS O!Play izenarekin saltzen ditu.
GPS-gailuak
Asusek R700T GPS hargailua ekoizten du, trafikoko mezuen kanala duena.[70]
ASUS Republic of Gamers (ROG)
ASUS Republic of Gamers (ROG) Asusek 2006. urteaz geroztik erabiltzen duen marka bat da. Jokorako ordenagailu ahaltsuak sortzeko helburuarekin jaio zen eta hardwarea, ordenagailu pertsonalak, periferikoak eta osagarriak merkaturatzen ditu. Nvidiaren GeForce Partner programari esker, AMD (Advanced Micro Devices) konpainia multinazionalaren txartel grafikoak Arez markarekin merkaturatu ziren.[71]
2013an, RAIDR Express merkaturatu zuen, hau da, zirkuitu inprimatuko plaka batean (ingelesez, printed circuit board, PCB) bi SSD dituen RAID bat da, datuak biltegiratzeko sistema bat, osagai periferikoen interkonexiorako PCI (ingelesez, Peripheral Component Interconnect) azkar baten bidez txartel nagusira zuzenean konekta daitekeena. PCI interfaze azkarreko flash biltegiratze-sistema horrek errendimendu handia eskaintzen zuen eta bateragarria zen sistema eragile eta txartel nagusi ezberdinekin.[72]
2022ko urtarrilean, bideojokoetarako ROG-Flow Z13 tableta aurkeztu zuen CES-2022 (ingelesez, Consumer Electronics Show) erakusketan.[73] Errendimendu handiko Intel-en Core i9 prozesadorea eta grafikoetarako Nvidia-ren GeForce RTX 3050 Ti zituen. Tableten merkatuan berrikuntza handia izan zen. RTX 30 serieko tableta formako munduko lehen ordenagailua izan zen.[74]
2023ko ekainean, ROG-Ally joko-ordenagailua merkaturatu zuen, Steam Deck-ekin lehiatzeko diseinatutako eskuko gailua.[75][76] Eskuko ordenagailua da, tamaina txikikoa, bere ukimen-pantailaren ezaugarriak hauek dira: tamaina 7 hazbetekoa (17.78 cm, diagonalean), bereizmena 1080p da, freskatze-maiztasuna 120 Hz-ekoa eta 16:9 formatu-ratioa. Valve Corporation enpresaren Steam Deck joko-ordenagailuaren bereizmena 800p, freskatze-maiztasuna 60 Hz eta formatu-ratioa 16:10.[77]
- ASUS Republic of Gamers (ROG)
- Republic of Gamers
- Taipei Game Show 2018
- Asus ROG-Ally
- Hardwarea BlizzCon-2017 joko-konbentzioan
- ROG Rapture GT-AX11000 joko-router bat
The Ultimate Force (TUF)
The Ultimate Force (TUF Gaming) ASUSek 2010. urtetik jokorako ordenagailuak merkaturatzeko erabiltzen duen marka bat da. ROG produktuak, oro har, garestiagoak eta gama altukoak diren bitartean, TUF produktuak gama ertainekoak dira, eskuragarriagoak publiko orokorrarentzat.[78]
- The Ultimate Force (TUF)
- TUF markako jokorako txartel nagusiak (2019)
- TUF Gaming X3 (2019)
- TUF Gaming salmenta-postua (2019)
Remove ads
Beste datu interesgarri batzuk
ASUSek erraztasun handia ematen du bere plaka nagusiei eta gainerako hardware-osagaiei (batez ere mikroprozesadorea, RAM memoria eta txartel grafikoa) Overclocking ezartzeko. Arrakastaz lehiatzeko, beste fabrikatzaile batzuek (DFI, adibidez) beren produktuen errendimendua optimizatu nahi izan dute, batez ere NVIDIAren nForce4 txipseterako, AMD K8 plataformetan. Konpetentzia hau nForce 2 chipset-a (NVIDIArena ere) AMD K7 plataformetan merkatura atera zenetik hasi da, eta gaur egunera arte luzatzen da Intel-en Core 2 Duo mikroarkitektura berriaren sarrerarekin, dagoeneko iragarrita dagoen DFI enpresaren oinarrizko plaka berri baten zain. Plaka honek konpetentziari aurre egiteko kapaza izango da, hau da, existitzen diren nForce 680i (NVIDIA-koa) Asusena dena eta beste fabrikatzaile batzuena, EVGA, ABIT, ECS eta MSI-ren beste produktu batzuei aurre egingo dio.
Remove ads
Bestelako proiektu batzuk
Esports
Asus ROG-ek esport-en defendatzaile aktiboa izan da[79], eta joko espezifiko batzuetan bere joko-talde profesionalak sortu ditu.
2021eko urtarrilean, ROG-ek iragarri zuen Indian esport-en akademia berri bat ezarriko zela, jokalari profesionalak Counter-Strike: Global Ofensive (CS:GO) jokorako esploratzeko eta entrenatzeko planekin.[80] Ekimenak burtsan kotizatzen duten jokalariei entrenamenduak, joko-ekipoak eta estipendioak emango dizkie, maila nazionalean zein nazioartekoan lehiakorrak diren esport-txapelketetarako prestatzeko.[81]
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
