Atila

hunoen erregea From Wikipedia, the free encyclopedia

Atila
Remove ads

Atila[1] (latinez: Attila; c.395 - 453) hunoen azken erregea izan zen, denetan boteretsuena. Bere garaiko inperiorik handienean agindu zuen: haren lurrak Erdialdeko Europatik Itsaso Beltzeraino zabaltzen ziren, eta Danubiotik Baltikoraino. Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperio erromatarren etsairik handiena izan zen, Balkanak bi aldiz inbaditu zituen eta Konstantinopla setiatzera heldu zen. Gaur egungo Frantzian zehar ere ibili zen, Orleanseraino heldu baitzen.

Datu azkarrak hunoen errege, Bizitza ...

Hil zenean, inperioa harekin batera desagertu zen arren, europar historiako pertsonaia mitiko bihurtu zen. Mendebaldeko Europan krudeltasunaren adibidetzat gogoratu ohi da, baina historialari batzuek diote errege handi eta noblea izan zela.

Remove ads

Biografia

434tik 453ra errege izan zen. Rugilaren ondorengoa izan zen, Bleda anaiarekin batera (445); Bleda hilarazita hartu zuen erregetza.

Erroman Honorio enperadorearen gortean ikasten aritu ondoren, Panoniako (egungo Györ, Hungaria) errege zelarik, bere herriko tribu guztiak bateratzea lortu zuen (hunoen herri turkiar-mongoliarraren lurrak Itsaso Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatzen ziren).

Ekialdeko inperioari eraso zion eta Teodosio II. enperadoreari zerga bat ezarri. Balkan herriak inbaditu eta beste bahisari bat ezarri zion Teodosio II.ari, Konstantinoplaren ordainez.

Germaniar eta eslaviarrak menderatu ondoren, Galian barneratu eta Metz hiria arpilatu zuen (451), Lutezian (Parisen) sartu ez bazen ere. Orleansen atzera jo behar izan zuen Flavio Aezio jeneral erromatarraren eta Teodoriko I.a errege bisigodoaren aurrean.

Aetius, Meroveo eta Teodoriko I.a buruzagiek elkar hartuta, Katalauniako Zelaietan (Troyes, 451) garaitu zuten. Osteak osatu ondoren, Italia aldera jo zuen eta, Aquilea (Venezia), Milan eta Padua suntsitu ostean, Leon I.a Aita Santuak Panoniara itzultzeko egin zion eskaria onartu zuen, sari baten truke. Atila handik gutxira hil zen. Erregearen heriotzaren ondoan, hunoen inperioa erori zen.

Thumb
Atilaren inperioaren hedadura. (Iturria: Peter Heather. Empires and Barbarians. The Fall of Rome and the Birth of Europe. Oxford University Press, 2010.).
Remove ads

Genealogia


Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads