Autoglotonimo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Autoglotonimo
Remove ads

Autoglotonimoa herri batek bere hizkuntzari ematen dion izena da. Askotan, herri horrek eta bere hizkuntzak daukaten harremanaren inguruko datu soziolinguistikoak atera daitezke hortikː esaterako, castellano / español bikotea gaztelaniaz, asturianu / llionés asturieraz edo katalanez valencià / català bezalako bikoteek egoera soziolinguistikoaren berri ematen dute.

Thumb
Euskalkaldunok geure hizkuntzari emandako autoglotonimoek erro bakar baten aldaerak direla dirudite. Koldo Zuazoren mapa honen gainean, euskara autoglotonimoaren hainbat aldaera ageri dira.

Aldiz, kanpotarrek auzotarren hizkuntza jakin bati ematen dioten izenari heteroglotonimoa esaten zaio[1].

Adibidez, euskara hitza autoglotonimoa dugu, eta lekuan lekuko hitz horren aldaera guztiak (eskuara, euskera, üskara...) ere bai, baina vasco, vascuence, basque, basc, Basque eta auzoko hizkuntzetan erabiltzen diren gainerako izenak heteroglotonimoak dira.

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads