Azkenburuko

From Wikipedia, the free encyclopedia

Azkenburuko
Remove ads

Azkenburukoa[1], bazkari edo afarietako azken jaki edo platera da, gozoa izaten dena. Mendebaldeko kulturan otorduaren amaieran eta infusioaren (tea, kafea) aurretik hartzen den jaki adierazteko erabiltzen da azkenburuko hitza, baina halaber postrea[2] (postre gaztelaniatik, eta hau latinetik, posterum, atze(ne)koa) erabiltzen da Hego Euskal Herrian eta deserta[3] (dessert frantsesetik, eta hau latinetik, de-servitum: zerbitzatzearen aurkakoa: mahaia jasotzea, desmuntatzea) Iparraldean. Azkenburukoari azken, onki, mahaiazken ere esan izan zaio.[4]

Remove ads

Ohikoak

Hauxe da janariko parte berriena, sari gisakoa, janaldian zehar fruta fresko eta lehortua (melatua) hartzeko ohitura antzinakoa baitzen. Hego Euskal Herrian gazta, fruta edota gozokiek bete ohi dute fase hau; Iparraldean gaztak ez, jakiaren derrigorrezko parte baita. Postreak gozotasuna eta, hein xume batean bada ere, apartekotasuna ditu bereizgarri: fruta, etxean eginiko edo kanpotik ekarritako sorbete, flan, pastel, bizkotxo, tarta, mousse, budin, mazedonia, izozki, jogurt, etab. Opari gisako zerbaiten irudi, alegia, gozotasunari esker janariaz oroipen goxoa uzteko.[4]

Remove ads

Egun berezietakoak

Postre jakin batzuk urteko egun seinalatuetan egin eta kontsumitzen dira: torradak, esne frijituak, erroskilak, matahamiak, kauserak, konpota, kruxpetak, kremak, turroiak, ospakizunetan gaztainak, ogi-labean erretako sagarrak, etab. Mende luzetan sasoiko fruta, gazta eta gaztaina egosi edo erreak izan ditugu ohiko postrea edo, bestela adierazteko, betegarri edo janariaren osagarri ezinbestekoa. Europara itzulita, Ameriketatik kanabera ekarri eta azukrea industrialki ekoitzi, mekanizatu eta herritartu (prezio apala hartu, alegia) aurretik, azukredunak sendagai hutsak ziren eta gozokiak aristokraziaren pribilegio, hots, ospakizunetan bakarrik hartzen zen zerbait. Geroztik, gozogintza «zibila» sortu eta indarrez hasitakoan, norberaren eguna, agintariek adierazitakoak eta beste batzuk ospatzeko ezarri izan da ezohiko postre gozoa.[4]

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads