Torrada
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Torrada, ogi txigorra esnean[1] edo ogi galdua[2] (ingelesez: French toast; frantsesez: pain perdu; gaztelaniaz: torrija) munduan zehar famatua den gosaria eta Iberiar Penintsulan Inauterietan eta Garizuman jaten den azkenburukoa da.
Torrada normalean ogi eta arrautzez egindakoa da, baina askotan esnea ere du osagaia. Janari herrikoa denez, eta mundu zabalean hedatua dagoenez, errezeta asko daude: azukrea, fruituak, gurina edo beste osagaiak dituztenak.
Remove ads
Torrada edo ogi galdua
6 pertsonentzat
Osagaiak
Prestaketa 1.
- Lehenik esnea kanelarekin su baxuan 10 minutuz egosi, epeltzen utzi. Iragazi.
- Pertz batean arrautzak azukrearekin irabiatu ondoren, esnearekin nahasi.
- Ogia prestatutako likidoan bi aldetatik ongi busti.
- Ekilore olioa duen zartagin batean su ertainean kolorea emanez frijitu.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita botako diogu gainetik.
Remove ads
Prestaketa 2
- Lehenik esnea kanelarekin eta azukrearekin su baxuan 10 minutuz egosi.
- Arrautzak irabiatu plater batean,
- Ontzi zabal batean ogi-xerrak jarri (elkarren gainean jarri gabe, baina elkar ukituz) eta bertara bota gozatutako esnea, ogi-xerrak estaliz. Ogi-xerrek esnea xurga dezatela eta beratu daitezela.
- Eginkizun zailena dator orain: esnetan ondo bustitako ogi-xerrak arrautza irabiatuan busti bi aldeetatik eta oliotan frijitu. Kontuz ibili ogi-xerrak mugitzean, bera-bera eginda badaude puskatu egin daitezke.
- Ekilore oliotan edota oliba oliotan frijitu daitezke, baina su ertainean egitea komeni da.
- Frijitu bezain pronto paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta epeldu aurretik kanela hautsa eta azukrea nahasita bota gainetik.
Aholkuak
- Ogi mota desberdinekin egin daiteke, baita gurina dutenekin ere, betiere bezperatik lehortzen utzita.
- Oso garrantzitsua da ogia ongi bustitzea, askotan kanpotik bai baina barrutik lehorrak egoten dira.
- Frijitzeko garaian ere suaren tenperaturarekin jokatu behar da kolore polita har dezan.
- Olioa bi frijitu aldiko iragaztea ere komeni da.
- Banillarekin edo esneari beste lurrin bat emango dion espeziarekin ere egin dezakegu.
Remove ads
Galeria
- French toast
- Hong Kongen egindako torrada
- New Orleansen egindako torrada
- Torradak fruituekin.
- Pain perdu
- Arrautzarik gabeko torradak.
Prestaketa
Torradak esnearekin, almibarrarekin edo ardoarekin egin daitezke.[3]
Esnearekin egiteko, esnea azukrearekin eta kanelarekin berotzen da burruntzali batean. Ura irakin baino lehen, ogi xerren gainean jartzen da. Ordu erdiz egon behar dira uretan, erretilu batean. Ondoren, arrautza-irinetatik pasatu behar dira eta olio berotan frijitu. Gorritzen direnean, xukatu egiten dira eta azpil batera pasatzen dira, bertan azukrearekin eta kanelarekin hautseztatzeko. Bero zerbitzatzen dira.[4]
Torradak prestatzeko beste modu bat, ogia gatz pixka bat duen urarekin bustitzea da eta ordu batzuk jalkitzen uztea. Ondoren, xerrak iturri batean, banan-banan, ardoarekin hanpatzen dira, ondo busti daitezen. Gero, arrautza irabiatu egiten da eta irineztatu egiten dira, alde bietatik, oliba-olioarekin zartagin batean frijitzeko. Jarraian, xukatu egiten dira eta platerean jartzen dira. Prestaketan ardoa erabiltzen denean, ardo zuria izan ohi da, moskatel-ardo gozoa edo mahaspasa-ardo gozoa.
Ura, eztia, azukrea eta melaza zati berdinetan berotuz, eta nahasketa ondo mugituz, homogeneoa izan dadin, almibar bat egin daiteke. Ongailu hori prest dagoenean, torradetara botatzen da.[5]
Torradak bero edo fresko jan daitezke. Egun pare batez baino ez dira kontserbatzen, esnea legamiatu egiten baita. Hala ere, ardo-torradak denbora gehiagoz egoten dira egoera onean. Aurreko eguneko ogiarekin edo horretarako prestatuta dagoen ore bereziarekin egin daitezke.[3][3]
Torradak esnearekin, almibarrarekin edo ardoarekin egin daitezke.[3]
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads