Bami eraikina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bami eraikina Bilboko bulego eraikin baten izena da, Basurtu auzoan.
Remove ads
Kokalekua
Bami eraikinak hegoaldean Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Garellano auzoa, Termibus autobus geltokia eta San Mames geltokia ditu, mendebaldean Olabeaga auzoa eta Olabeagako geltokia, iparraldean Basurtuko tunela eta ekialdean berriz, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta San Mames estadioa.
Historia
1990eko hamarkadan eraiki zen Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren luzapen moduan eta eraikina sustatu zuen higiezinen enpresaren izena jarri zioten. Bilbao Exhibition Centre eraikitzean eta erakustazoka zaharra botatakoan Bami eraikinean, Bizkaiko Foru Aldundiaren ogasun saila, Euskal Irrati Telebistaren Bizkaiko egoitza eta bestelako komunikabide batzuen egoitzak ezarri dira.
1982-2007 bitartean EITBko egoitza nagusia EITB Iurretan egon ondoren, 2007ko udan Bami eraikinera lekualdatu zen.
2009ko urrian eraikinean Arte Eszenikoen Zentroa bertan egokitzeko egitasmoa aurkeztu zen.[1]
Remove ads
Iruditegia
- Erredakzioa
- ETB1eko Gaur Egun albistegiaren platoa
- Errealizazio kontrol nagusia
- Erredakzioa 2008ko martxoaren 9an
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads