Barego
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Remove ads
Baregoak[1] (antzinako eskandinavieraz: Væringjar; grezieraz: Βάραγγοι, Várangoi, Βαριάγοι, Variágoi; errusieraz: Варяги, translit.: Varyagi / Varyahy) IX. eta X. mendeetan egungo Errusian, Bielorrusian eta Ukrainian bizi ziren bikingoak ziren[2]. Nestorren Kronikaren arabera (1113), Eskandinaviatik bertaratutako elitezko gerlari-taldea zen, ekialdeko eslaviarrak gobernatu zuena[3]. Kieveko Rusko kronika horrek batzuetan rus' eta besteetan suediarrak, normandiarrak, angloak edo jutoak direla dio,[4] nahiz eta gehienak Suediakoak izan[5].

Merkataritza edo pirateriaren bidez, edo mertzenario bilakatuta, Garðaríki edo Kieveko Rusko ibai guztiak zeharkatu eta Kaspiar itsasoa eta Konstantinopoliseraino iritsi ziren[6]. Bertan enperadorearen guardia osatu zuten, Inperio osoan sona handikoa zena.
Errusiar historiografia nazionalistaren arabera, baregoak ez ziren eskandinaviarrak, eslaviarrak baizik[7] .
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads