Ferrara

udalerri italiako From Wikipedia, the free encyclopedia

Ferrara
Remove ads

Ferrara[1] (ferˈraːra ahoskatua) 134.967 biztanleko hiri bat da 2009ko erroldaren arabera. Italiako Emilia-Romagna eskualdeko Ferrarako probintziako hiriburua da.

Datu azkarrak Ferrara, Administrazioa ...

Po di Volanon kokatua, hiriak, bere jatorria XIV. mendean duen hiri egitura bat du, Este leinuak gobernatu zuen garaikoa. Biagio Rosettik eginiko diseinuak Europako lehen hiri modernoa bihurtu zuen, honengatik datorrelarik neurri handi baten 1995ean Gizadiaren Munduko Ondare bezala errekonozitua izana (Ferrarako hirigune historikoa), 1999an Poren deltara luzatua.

Remove ads

Izenaren etimologia

Ferrara izenaren jatorria ez dago batere argi. Izan ere, hipotesi bat baino gehiago dago. Batzuk Bibliatik datorrela diote: Ferratotik, Camen semea eta Noeren biloba zena. Beste batzuk, Ferrara, bertara bere jendearekin joan zen Marco delako batek sortu zuela diote, horien artean Ferrara izeneko troiar bat zegoen, eta izen hau eman zion eraikitzen hasi zen hiriari. Beste batzuk burdinatik datorrela diote, lurraldean aurkitu edo lantzen zena. Indar gehien duen hipotesia farro hitzetik datorrena da gari gogor mota bat, erromatarren jakirik antzinakoena, dirudienez inguruan ugaria dena. "Farraria" farroa ereiten den lurra da. Farraria izeneko belar bat, ur-landare mota bat dena, beste balizko jatorri bat izan liteke. Eta, azkenik, urteko bi feria garrantzitsuak egiten diren tokia (Erramu Igandekoa eta San Martín egunekoa) Po ibaiaren ertzean Feriarum Area (ferietako plaza publikoa) deitzen zen, eta hortik Ferraria. Eskuinean, San Jurgiren katedraleko ate txikian haitzurdinean zizelkaturiko haur baten irudia dago, antzina "Madonna Frara" deitzen zena.

Remove ads

Hiri mugakideak

Emilia-Romagnan

Ferrarako probintzian

Boloniako probintzian

Forlì-Cesenako probintzian

Veneto-Adigio Garaian

Rovigo probintzian

Eboluzio demografikoa

  • 1861: 64204 biztanle
  • 1871: 67306 biztanle
  • 1881: 70442 biztanle
  • 1901: 81301 biztanle
  • 1911: 95721 biztanle
  • 1921: 106768 biztanle
  • 1931: 115628 biztanle
  • 1936: 119265 biztanle
  • 1951: 133949 biztanle
  • 1961: 152654 biztanle
  • 1971: 154066 biztanle
  • 1981: 149453 biztanle
  • 1991: 138015 biztanle
  • 2001: 130992 biztanle

Toki interesgarriak

Eraikin zibilak

Erlijiosoak

  • Arcispedale Santa Anna, Torquato Tasso olerkaria 1579 eta 1586 artean preso egon zen tokia.
  • Ferrarako San Frantzisko eliza

Hiri senidetuak

Remove ads

Pertsonaia ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads