Belauntza

From Wikipedia, the free encyclopedia

Belauntzamap
Remove ads

Belauntza Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldean dagoen herri euskalduna da.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...

3,4 km² ditu eta 255 biztanle zituen 2016. urtean.

Remove ads

Mugakideak

Historia

1321ean, bertan borrokatu zen Beotibarko gudua nafarren eta gipuzkoar oinaztarren artean. 1374an Tolosarekin bat egin zuen, inguruan ahaide nagusiek zuten indarrari aurre egiteko.

1802an lortu zuren hiribildu titulua.[4][5]

Demografia

2019an herriak 258 biztanle zituen. Horietatik %26,36ak 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %6,59 ziren.[6]

Informazio gehiago Belauntzako biztanleria ...

Politika

2015eko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 88 boto lortu zituen, eta Gazteak Aurrera plataformak 68 boto[7][8]. Mariano Lazkano izendatu zuten alkate, hirugarren aldiz. Baina 2016ko abenduan hil egin zen bihotzekoak jota.[9][10] Ondorioz, Silvia Moneo izendatu zuten alkate.[11]

2019ko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 82 boto lortu zituen, Belauntzako Herritarrek 46, eta PSEk 3.[12][13] Silvia Moneo izendatu zuten berriro alkate.[14]

2023ko udal hauteskundeetan Denok Bat plataformak 107 boto lortu zituen, eta PSE-EEk 6.[15]

Remove ads

Azpiegiturak

Ibiurreko urtegiak ur hornidura ematen dio herriari.

Kirola

Hezkuntza

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %1,2. Bigarren sektore %74,1. Hirugarren sektorea %19,7. Eraikuntza %5.[6]

Euskara

Belauntzako Joxe Mari Arruabarrenaren[18] testigantza, eskolara eguraldi txarra egiten zuenean bakarrik joaten zirela kontatzen duenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Belauntzako euskara[21] gipuzkeran[22] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskaran. Erdiguneko azpieuskalki hau Beterriko hizkerek[24] eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %84,65 euskalduna zen.[6]

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Eraikin erlijiosoak

Baserriak

  • Galarraga baserria. Fatxadan armarria du.[25]
  • Artabe Auzkoa baserria. 1805ekoa.[25]
  • Egoskozabal baserria. XVI. mendean eraikia.[25] Eusko Jaurlaritzak Kultura Interesdun Ondaretzat izendatu du.
  • Thumb
    San Juan Batailatzailearen eliza
    Aranguren Auzkoa, 1803an eraikia[25]
Remove ads

Argazki galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads