Bertha Gaztelumendi
ikertzailea eta zinemagilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun, 1962) gipuzkoar kazetaria, zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da. EHUn ikasi eta EiTB eta Emakunderako lan egin du.
Remove ads
Ibilbidea
Bertha Gaztelumendi Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informazioaren Zientzian graduatu zen eta Bake Ikasketak eta Gatazkak Ebasteko masterrak egin zituen Bradfordeko Unibertsitatean, Ingalaterran.
Euskal Herriko zenbait komunikabideetan lan egin zuen: Latinoamerikan korrespontsala izan zen 2003. urtetik 2010. urtera EiTB telebistan. Justizia saileko Komunikazio eta Prentsa arduraduna izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantza saileko eta Emakumearen Euskal Erakundeko, Emakunde, arduraduna.[1]
2012an “Mariposas en El Hierro” dokumentala estreinatu zuen, Euskal Herrian ardaztuta.[2] Bertha Gaztelumendiren hausnarketa dokumental honi buruz hauxe da: “indarkeria mota desberdinei buruzko gogoeta da, non emakumearen papera aldarrikatzen den gatazken konponketan eta gizartearen eredu berrien sormenan.[3][4][5]
“Nigar franko egingo zuen aitak” dokumentala 2014an aurkeztu zen. Honek Guda Zibilari eta eduki zituen ondorioei buruz hitz egiten du, lehengo pertsonan narratua dago Gipuzkoako herrixkako (Villabona) biztanleengaitik, nortzuk garai horietako gatazkak bizi zituzten.[6][7]
Nuria Casal-ekin “Las buenas compañías” zuzendu zuen. Errenterian 1975tik egon ziren borroka feministei buruz hitz egin zuten, 350 emakume baino gehiago espetxeratuta egonda adulterioa, abortua eta prostituzioagaitik.
2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen.[8]
“Volar” luze dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria da eta Donostiako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen, 2017an. Dokumentala genero-indarkeriagaitik tratu txarrak jaso dituzten adin eta lan desberdinetako bederatzi emakumeen bizitza kontatzen du.[9][10] “Emakume horiek ahalegintzen dira haien mina beste pertsona batzuentzako erabilgarria den zerbaitean eraldatzen".[11]
Bertha Gaztelumendi indarkeriari buruzko zenbait txostenen egilekidea da: “Necesidades, obstáculos y buenas prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la experiencia de mujeres del área rural de Araba, ARGITUZ”, 2012an edo “Manual de divulgación sobre la realización de proyectos de recuperación de la memoria de la convivencia, Diputación Foral de Gipuzkoa”, 2015ean, besteak beste.[12]
Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Giza Eskubideen Elkarteko kidea da ARGITUZ elkartean.
Remove ads
Dokumentalak
- Mariposas en el hierro, 2012.[13]
- Nigar franko egingo zuen aitak, 2014.
- Las buenas compañías, 2015.[14]
- Volar, 2017.
- Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa, 2019
- Arnasa betean, 2023. Rosa Zufiarekin elkarlanean.[15]
Sariak eta Onarpenak
- 2015ean Errenteriako Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu zuen, “Las Buenas Compañías” dokumentalagaitik.
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads