Bet

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Bet, Beth, Beh, edo Vet alfabetoko bigarren hizkia da hizkuntza semitar askotan, besteak beste, feniziar alfabetoan, alfabeto aramearrean, alfabeto hebrearrean (ב), alfabeto siriakoan (ܒ) eta arabiar alfabetoan (ب). Haren ahoskera NAF: [b] da.

Datu azkarrak Eratorritako hizkiak, Balizko jatorria ...

Izenak "etxe" esan nahi du hizkuntza semitiko askotan (hebreeraz, bayiṯ; arabieraz, bayt; akkadieraz, bītu, bētu; fenizieraz, byt) ziur aski denak Proto-Semitikoko *bayt- hitzetik). Ziurrenik, Brontze Aroko alfabetoetako etxe baten iruditik etorri dira, baita

O1

hieroglifikotik ere, etxe baten planta irudikatu nahi zuena.

Feniziar letratik dator greziar alfabetoko beta, latindar alfabetoko B eta alfabeto zirilikoko Б eta В.

Remove ads

Bet / Vet hebrearra

Alfabeto hebrearra
א  ב  ג  ד  ה  ו
ז  ח  ט  י  כך
ל  מם  נן  ס  ע  פף
צץ  ק  ר  ש  ת
Informazio gehiago Aldaera ortografikoak, Inprentako tipografiak ...

Hebreeraz, letraren idazkera hau da: בֵּית

Hebreerazko letrak bi fonema adierazteko balio du: "b" soinua (bet) eta "v" soinu bat (hau da, NAF: [v]), (vet). Biak ezberdintzeko, dagesh izeneko puntutxo bat erabiltzen da. Puntua letraren erdian agertzen bada, ahoskera NAF: [b] da; bestela, NAF: [v]. Letraren izena bet edo vet da eta gaur egun Israelen egiten den ahoskera NAF: [bɛjt] da. Ashkenaziek, orokorrean, NAF: [bejs] esaten dute, hau da beis edo veis. Tiberiar hebreeran beth esaten da, baita zirkulu akademikoetan ere. Hizkiaren maiztasuna % 4,98koa da hebreera modernoan.

Fonologia

Informazio gehiago Izena, Sinboloa ...
Remove ads

Beth siriakoa

Alfabeto siriakoa
ܐ  ܒ  ܓ  ܕ  ܗ  ܘ
ܙ  ܚ  ܛ  ܝ  ܟܟ  ܠ
ܡܡ  ܢܢ  ܣ  ܥ  ܦ
ܨ  ܩ  ܪ  ܫ  ܬ
Informazio gehiago Beth ...
Thumb

Alfabeto siriakoan bigarren hizkia beth (ܒܝܼܬ) da, ܒ idatzia. Bi ahoskera ezberdin dituen sei letretako bat da. Ahoskera indartsua duenean (qûššāyâ), NAF: [b] gisa ahoskatzen da. Ahoskera leuna denean (rûkkāḵâ), NAF: [v] gisa ahoskatzen da, forma hebrearrean bezala. Ekialdeko dialektoetan, beth leuna NAF: [w] gisa ahoskatzen da askotan eta diptongoak osa daitezke harekin, aurretik bokal bat baldin badago. Beraz, ahoskera hitzean duen lekuaren arabera zehazten da. Mendebaldeko dialektoetan soinu indartsua erabiltzen da ia gehienetan.

Beth hizkia hitz baten hasieran badago, preposizio gisa erabiltzen da, -ekin, -n gisa. Zenbakia denean, 2 zenbakia da eta hainbat marra erabilita, 2.000 eta 20.000 ere izan daiteke.

Remove ads

Arabierazko bāʾ

Arabiar alfabetoa

ا   ب   ت   ث   ج   ح
خ   د   ذ   ر   ز   س
ش   ص   ض   ط   ظ
ع   غ   ف   ق   ك
ل   م   ن   ه   و   ي

Arabierazko ب letraren izena باء da, hau da, bāʾ. Egipton be deitzen dute. Silabaren barruan duen posizioaren arabera, modu ezberdinetan idazten da:

Informazio gehiago Isolatua, Bukaeran ...

Letra eskuarki NAF: [b] soinukoa da, maileguzko hitz batzuetan ezik; kasu haietan, NAF: [p] da. Batzuetan NAF: [p] ahoskatzeko persierazko پ erabiltzen da, pe, hiru punturekin bakarrarekin baino.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads