Feniziar alfabeto

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Feniziar alfabetoa abjad motako kontsonantezko eta piktogramarik gabeko antzinako alfabeto bat da.[1] Feniziako zibilizazioaren eremuan erabili zen, Mediterraneoan zehar, Kristo aurreko 1. milurtekoaren zatirik handienean. Izan ere, feniziarrek asmatu zuten, beren hizkuntza idazteko; eta, abjad motakoa denez, kontsonanteak besterik ez du. Hala ere, feniziar alfabetoaren azken bertsioetan, kontsonanteetako zenbait matres lectionis motakoak ziren (bokalak adierazteko erabiltzen diren kontsonanteak).

Feniziar merkatariek beren idazkera sistema Mediterraneoan zehar zabaldu zuten, eta beste kultura batzuek ere erabili zuten. Horrela, aramear alfabetotik egungo arabiar eta hebrear alfabetoetara eta greziar alfabetotik latindar, ziriliko eta koptoar alfabetoetara hedatu zen.[2]

Remove ads

Alfabetoa

Feniziar alfabetoak kontsonanteak baino ez zituen, eta bokalak adierazteko letrei puntu eta zeinu diakritikoak eransten zitzaizkien. Greziar alfabetoak feniziarra hartu zuen oinarri, baina bestelako letrak —bokalak— gehitu zizkioten eta, horrela, historiako lehendabiziko «benetako» alfabetoa sortu zuten.[3]

Informazio gehiago Hizkia, Izena ...
Remove ads

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads