Betoi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Betoi
Remove ads

Betoi[1] (latinez: Vetton; grezieraz: Ouettones) Hispanian, Iberiar goi-lautadan, bizi zen herri zelta izan zen.[2] Burdin Aroan, ordotsen kultura sortu zuten Duero eta Tajo ibaien artean. Gaur egungo Avilako probintzian, Salamancakoan eta Cacereskoan bizi ziren nagusiki, baita Toledokoa eta Zamorakoaren zati batzuetan eta Castelo Branco eta Guardako mugako zonaldeetan ere.

Datu azkarrak Mota, Geografia ...

Arte ikur nagusien artean, harrizko eskultura zoomorfoak ditugu, verraco izenekoak, zezenak, txerriak edo basurdeak irudikatzen dituztenak. Mikeldiko idoloaren antzeko irudiak ziren. Halaber, kastroen eraikuntzak ere mantendu dira gaur egun arte.

Remove ads

Hiri nagusiak

Ptolomeo geografoak II. mendean 11 hiri aipatzen ditu: Lancia Oppidana, Cottaeobriga, Salmantica (Salamanca), Augustobriga (Valdecañas), Ocelum, Capara (Ventas de Cáparra), Manliana, Laconimurga, Deobriga (Raya de Portugal), Obila eta Lama (Plasencia / Baños de Montemayor). Hauekin batera, beste batzuk gehitu ditzakegu, Caesarobriga (Talavera de la Reina) besteak beste.

Kastroak

  • Ávilako probintzian: Las Cogotas (Cardeñosa), Mesa de Miranda (Chamartín de la Sierra), Ulaca (Solosancho), Raso (Candeleda), Castillejos (Sanchorreja) eta Las Paredejas (Medinilla).
  • Salamancako probintzian: Yecla la Vieja (Yecla de Yeltes), Las Merchanas (Lumbrales) eta El Castillo (Saldeana).
  • Cáceresko probintzian: La Coraja (Aldeacentenera) eta Villasviejas del Tamuja (Botija).

Irudi galeria

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads