Bide berde

oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana From Wikipedia, the free encyclopedia

Bide berde
Remove ads

Bide berdea aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bide bat da, gehienetan alboetan landaredia duena. Bide berdeak motorrik gabeko ibilgailuentzat izan ohi dira, eta haien xedea ingurumena, natur eta kultur ondarea eta bizi kalitatea mantentzea eta hobetzea da. Oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokiak diren zabalera, malda eta gainazala dute, eta adin eta baldintza fisiko guztietako pertsonentzat egokituta daude.

Thumb
Gipuzkoako bidegorrien mapa[1]
Thumb
Gironako (Katalunia) bide berde bat.

Hego Euskal Herrian bide berde asko XX. mendean abandonatu ziren trenbideak baliatuz sortu dira.

Remove ads

Bide berdeak eta bidegorriak

Bizikleta-bideei euskaraz bidegorri ere esaten zaie. Bide berdeak bidegorri izaten dira, baina bidegorri guztiak ez dira bide berdeak, hiri barruko bidegorri guztiak ez baitira "aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bideak", kasu askotan hiri barruko desplazamenduak egiteko bizikleta-bide hutsak dira eta.

Thumb
Bizikleta-bideak ikusteko mapa OpenStreetMap-en,[2] bide berdeak barne.
Remove ads

Gaztelaniazko "Vía verde" marka erregistratua

Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan. Estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verdeFundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]

Remove ads

Euskal Herriko bide berdeak

Araba[4]

Thumb
Ulibarri Ganboa urtegiko bira.

Bizkaia[10][11]

Thumb
Lekeitio-Aulesti bidegorriaren mapa.[10]

Gipuzkoa[12][1][13]

Nafarroa[24]

  • Erribera
    • Tarazonicaren bide berdea (22 km, Tuteratik Tarazonara): Tutera hiri monumentaletik, Ebro ibaiaren ertzetako baratzeetan sartu eta Moncayoraino eramaten gaitu, jada Aragoiko lurraldean. Tren xume hura motel samarra izaki, "Escachamatas" izengoiti dibertigarria hartu zuen.

Lapurdi

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads