Elvillar
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Elvillar[1] (ofizialki Elvillar / Bilar) Arabako hegoaldeko udalerri bat da, Arabako Errioxako kuadrillakoa. Gasteiztik 48 bat kilometrora dago, eta Guardiatik 6ra.
Historiaurreko aztarnaz josita dago, mahastiak, artadiak, errekak eta sakanak nagusi diren ingurune batean. Plaza nagusia, bertan dauden Jasokundeko Andre Mariaren eliza itzela eta jauregi dotoreak, eta handik hurbil dagoen "Indianoaren" etxea (XVIII. mendeko jauregi barroko dotorea) gailentzen dira herriguneko monumentuen artean.
Remove ads
Geografia
Inguru naturala
Galijo eta Uneba errekek zeharkatzen dute udalerria (Ebroren adar dira).
Udalerri mugakideak

Historia
Aztarna arkeologikoak
Elvillarren ondare nagusia herrigunetik kanpo dauden historiaurreko arrastoek osatzen dute. "Sorginaren Txabola" trikuharria, adibidez, ikusgarria da zinez. 1935ean aurkitu zuten. Inguruotan daudenen artean handienetakoa eta ondoen mantentzen denetakoa da.
Handik gertu dago "Los Husos I eta II harpeak" aztarnategi arkeologikoa. Sekulako garrantzia dauka, lehenengo etxe-abereak eta zerealaren laborantzaren aztarnak ez ezik, oso aspaldi abere-hazkuntza inguru horietan oso errotuta zegoela erakusten duten aurreneko ukuiluak aurkitu baitzituzten bertan.
1943an "El encinal" trikuharria aurkitu zen Kripanerako bidean.
Erdi Aroa
1474an aipatzen da judutegia bazela Bilarren. Bertako juduen 2.500 marabedi ordaindu behar izan zituzten[6]. XVI. mendean Guardia inguruko herri handiena zen[7].
1667. urtera arte Guardiaren menpeko herria izan zen Elvillar (gaztelaniaz El Villar de Laguardia esaten ei zioten). Orduan, urtarrilaren 22an, Karlos II.a Espainiakoaren aginduz hiribildu titulua jaso zuen[6].
Remove ads
Ekonomia
Arabako Errioxako herri gehienen antzera, Elvillarko ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.
Demografia
XX. mendearen lehen erdialdean 700 biztanle inguru izatera iritsi bazen ere, 1950eko hamarkadatik 1980kora biztanleen erdia galdu zuen. XXI. mendearen lehen hamarkadan 350 biztanle inguru zituen Elvillarrek.
Remove ads
Politika
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Elvillarren»
2023-2027 legegintzaldia
2023ko hauteskundeen ondorengo Elvillarko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
| Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 7 / 7 |
144 (% 82,29) | |||
| Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 |
16 (% 9,14) | |||
| Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
15 (% 8,57) | |||
| Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza | |||||
Alkateak
Hauek izan dira Elvillarko azken alkateak:
| Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
| Jose Antonio Garcia Lopez-Gil[8][9] | 1979 | 1983 | Independenteak[8] / Euzko Alderdi Jeltzalea[9] | |
| Julian Dañobeitia Peciña[8] | 1983 | 1987 | Candidatura Independiente de Elvillar[10] | |
| Paulino Garcia Lopez-Gil[8] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Julian Ruiz de Viñaspre Medrano[8] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Miguel Arana Cuesta[8] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Jose Antonio Garcia Lopez-Gil[8] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Luis Angel Bermudez Lopez-Gil[8] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Gerardo Olano Medrano[8] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Gerardo Olano Medrano[8] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Gerardo Olano Medrano[8] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Enrique Perez Mazo[8] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
| Enrique Perez Mazo[11][12] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Remove ads
Garraioa
Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:
|
Remove ads
Kultura
Jaiak
- Abuztuaren 15ean eta Abuztuaren 16an, San Roke herriko zaindariaren jaiak. Festa horien bezperan, herritarrek akelarrea egiten dute "Sorginen Txabola" trikuharriaren inguruetan.
- San Isidro eguna, maiatzaren 15ean.
- Errege txoriaren jaia. Erdi Aroan hainbat herritan ospatzen zen jaia zen, baina Euskal Herrian Bilarkoa da dokumentatu den bakarra[13]. Abenduaren 28an izaten zen, inuzente egunean. herriko gazteak mozorratu egiten ziren eta Errege txoria zenak izaten zuen jantzirik ikusgarriena, koroa, moko eta lumadun kapa janzten zuen honek[14].
Euskara
· 2016an Bilarko biztanleriaren %26a gai zen euskaraz hitz egiteko eta euskararen erabilera %2,7koa zen.
Remove ads
Ondasun nabarmenak
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Elvillarko kultura ondasunak»

- Jasokunde eliza, XVI. mendekoa, monumentu izendapenaz sailkatutako Kultura Ondasuna.[15]
- Indianoaren etxea, XVIII. mendeko jauregi barrokoa.
- Elvillarko pikota.[16]
- Sorginaren Txabola, gaztelaniaz "La Chabola de la Hechicera" delako trikuharria, Euskal Herriko handienetakoa. Sarritan "Sorginaren txabola" itzuli egin da, "Hechicera" horrek euskarazko "Etxezarra" izenarekin lotura argia duen arren. 1935ean aurkitu zuten.
- Elizako ataria
- Elizako horma
- Jauregia
- Herriko plaza
Remove ads
Elvillartar ospetsuak
- Pedro Antonio Gainzarain (Gasteiz,1928-2006), apaiza eta EHUko filologiako irakasle doktorea[17].
- Ernesto Garcia Fernandez (1957-), historialari, idazle eta EHUko irakasle doktorea[18].
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

