Navaridas

Arabako udalherria From Wikipedia, the free encyclopedia

Navaridasmap
Remove ads

Navaridas[5] edo Nabaridas Arabako hegoaldeko udalerria da, Arabako Errioxako Kuadrillakoa. Gasteiztik 43 bat kilometrora dago. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 219 biztanle ditu. Izen bereko herria udalerriaren erdialdean dago.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Ingurune naturala

Mayor ibaiak iparretik hego-ekialdera ureztatzen du Navaridas udalerria. Herriburua eskuineko bazterrean dago.

Udalerri mugakideak

Historia

Antzina bi herrigune zeuden: Navaridas de Yuso eta Navaridas de Suso. Bigarrenak dokumentatua dagoen sute bat izan zuen 1366an, eta 1427rako desagertua omen zen. Guardiako jurisdikziokoa izan zen Navaridas, Nafarroako Erresumaren pean. Guardiatik 1668an banandu zen, Karlos II.a Espainiakoak hiribildu-titulu bat eman zionean.

Demografia

Biztanleriaren tamainaUrtea180210240270300330360189019201950198020102040NavaridasBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, bertan egin dezakezu.

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Navaridasen»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Navaridasko udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 5
58 (% 47,15)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 5
54 (% 43,90)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 5
6 (% 4,88)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Alkateak

Hauek izan dira Navaridasko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Jose Luis Aldazabal[7] Beitia[8]/Echeita[6][9] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Jose Luis Fernandez Saenz de Navarrete[6][7] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Basilio Blanco Mauleon[6] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Isaac Maria Majuelo Martinez de Bujo[6] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Isaac Maria Majuelo Martinez de Bujo[6] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Felix Martinez Aguiriano[6] 1999 2003 Alderdi Popularra
Felix Martinez Aguiriano[6] 2003 2007 Alderdi Popularra
Emilio Ramos Martinez de la Piscina[6][10] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Miguel Angel Fernandez Gonzalez[6][10][11] 2011 2015 Alderdi Popularra
Miguel Angel Fernandez Gonzalez[6][11] 2015 2019 Alderdi Popularra
Miguel Angel Fernandez Gonzalez[6][12][13][14][11] 2019 2023 Alderdi Popularra
Mikel Fernandez Calleja[15][16][17][18] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea
Remove ads

Garraioa

Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
10Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaPaganosNabaridasLezaLeza (ospitalea)SamaniegoAbaloseDonebikendi ZuntzerraBastidaHaro

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
22Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLezaGuardia
Leza Osp.
Remove ads

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Herriko jai nagusiak ekainaren 2an ospatzen dira Ortegako San Joanen omenez. Abenduaren 7tik abenduaren 8ra, bestalde, Mañasko jaia antolatzen da.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads