Bitinia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bitinia[1] Asia Txikia iparmendebaldean eta Itsaso Beltzaren hegomendebaldean zegoen eskualde bat zen, Kaltzedonia penintsulatik, Heraklea Pontika, Paflagonia, Misia eta Propontide edo Marmara itsasoraino hedatu zena.


Hiriak
Hiri nagusiak Nizea, Nikomedia, Bursa eta Kaltzedonia izan ziren. Nikomedia K.a. 264an sortu zuen Nikomedes I.ak eta eskualdeko hiriburua zen.
Historia
Erresumaren sorrera
Alexandro Handiak, Persiaren konkistan eta Granikoko guduaren ondoren, Spardako satrapiako hiri greziar guztiak menderatzea lortu zuen. Eskualde honetan sortuko ziren ondorengo Pergamo eta Bitiniako erresumak. Ondoren, K.a. 323an, Alexandro Handia hil zen eta Diadokoen Lehen Gerra hasi zen; horrek irauten zuen bitartean, Basek K.a. 376-K.a. 326, Bitiniaren independentzia lortu zuen. Haren seme Zipetes Bitiniako lehen erregea izan zen.
Erresumaren goraldia eta hedapena
Zipetesek Alexandro Handiaren jeneral Lisimako eta Seleukoren arteko guduetan parte hartu zuen, Antiokori arrakastaz aurre eginez, diadoko eta bere ondorengoekiko independentea zen politika bat hasiz, tronuko bere ondorengoak izan ziren Nikomedes I.a, Prusias I.a eta Prusias II.ak jarraitu zuten politika. Azken bi errege horiek euren eremua murriztua ikusi zuten, Pergamoren mesedetan.
Gainbehera
Erroma Asia Txikiko kontuetan sartu zenean, Nikomedes II.ak eta Nikomedes III.ak nahi izan zuten Bitiniaren hedapena ez zen sekula lortu: areago, murrizketaren bat ere jasan zuen, Pontoko errege Mitridates VI.aren konkisten ondorioz. Nikomedes IV.a hildakoan, erresuma Erromak jaso zuen, K.a. 74an, Ponto eta Bitiniako probintzietatik iritsi baitzen.
Errege zerrenda
- Bas Bitiniako printzea (K.a. 376-K.a. 326)
- Zipetes I.a Bitiniako printzea (K.a. 326-K.a. 297) eta Bitiniako erregea (K.a. 297-K.a. 278)
- Nikomedes I.a Bitiniako erregea (K.a. 278-K.a. 255)
- Etazeta Bitiniako gobernaria (K.a. 255-K.a. 254)
- Zielas Bitiniako erregea (K.a. 254-K.a. 228)
- Prusias I.a Bitiniako erregea (K.a. 228-K.a. 182)
- Prusias II.a Kynegos (Ehiztaria) Bitiniako erregea (K.a. 182-K.a. 149)
- Nikomedes II.a Epifanes, Bitiniako erregea (K.a. 149-K.a. 127)
- Nikomedes III.a Evergetes, Bitiniako erregea (K.a. 127-K.a. 94)
- Nikomedes IV.a Filopator, Bitiniako erregea (K.a. 94-K.a. 74)
Bitiniako probintzia
Ponpeiok antolatu eta Pontora lotu zuen. Plinio Gaztea Bitiniako gobernaria izan zen, nork, 111. urtean, Trajano enperadoreari bidaltzen zizkion gutun informatiboetan, probintzian kristau asko zegoela esan zuen.
Remove ads
Mitologia
Greziar mitologiaren arabera, Idmon, Apolo eta Asteriaren semea, igarle bat zen, Argonautei batuz gero, hil egingo zela iragarri zuena. Hala eta guztiz ere, Argonautekin joan zen, eta, bere iragarpenean iragarri bezala, Bitinia eskualdean hil zen, suge baten horzkadaren ondorioz. Gutxi gora-behera K.a. 559an, Heraklea Pontika hiriaren sortzaileek, tenplu bat eraiki zuten heroi hau lurperatua izan zen tokian bertan.
Bitxikeria gisa, Kaligula erromatar enperadoreak, 40an, hiri honetako gobernari gisa, bere zaldia zen Intzitatus izendatu zuela nabarmendu behar da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
