Marmarako itsasoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Marmarako itsasoa
Remove ads

Marmarako itsasoa[1] (turkieraz: Marmara denizi, grezieraz: Μαρμαρα̃ Θάλασσα edo Προποντίδα) —antzinako izena: PropontisItsaso Beltza eta Egeo itsasoa banatzen dituen barneko itsasoa da. Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dago.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Remove ads

Geografia

Bosforo eta Dardaneloetako itsasarteen artean kokatuta dagoenez, Istanbuleko alde asiar eta europarra banatzen ditu. Itsasoaren eremua 11.350 km² da. Marmara itsasoak 200 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da. Batez beste 494 metro sakon da, baina lekurik sakonena 1.355 metrokoa da, itsasoaren erdian hain zuzen. Ez du itsas-laster handirik. Batez besteko gazitasuna % 22koa da. Ia 2.500.000 urte sortua, Pliozenoan, sarri lurrikarak daude inguruan.

Itsasoak uhartedi bi ditu: Printze uhartedia eta Marmara uhartedia. Bigarren multzoan marmol asko omen dago, hortik dator itsasoaren izena (marmaros "marmola" baita grezieraz).

Remove ads

Historia

Antzinan, greziarrek Propontide deitzen zioten Marmara itsasoari (Προποντίς, -ίδος, pro, «aurreko» eta Pontos, «itsasoa»). Marmara Itsasoa zeharkatu behar zuten Ponto Euxino itsasora (Itsaso Beltza) heltzeko.

Bazterretan, Asia partean, hegoaldeko Misia eta iparraldeko Bitinia eskualdeak zeuden, Europa partean, berriz, Trazia eskualdea.

Erreferentziak

Kanpo Loturak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads