Borja Sémper

euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Borja Sémper
Remove ads

Francisco de Borja Sémper Pascual (Irun, 1976ko urtarrilaren 10a) Gipuzkoako PP alderdiko politikaria da. VII, VIII, IX, X eta XI. legegintzaldietako PPko eusko legebiltzarkidea izan zen. 2023ko abuztutik, alderdi horretako Espainiako Kongresuko parlamentaria da. Zuzenbidean lizentziaturik, Gipuzkoako Alderdi Popularreko koordinatzaile nagusi izan zen. Legebiltzarreko PPren eleduna izan zen, Arantza Quirogak utzitako postuko errelebua hartuz.[1]

Datu azkarrak Diputatua Eusko Legebiltzarrean, Bizitza ...

2020ko urtarrilaren 14an dimisioa eman zuen Alderdi Popularraren zuzendaritzarekin behin baino gehiagotan tirabirak izan ondoren; "familia bizitza eta lan eskaintza" aipatu zituen dimisiorako arrazoitzat.[1] Alberto Feijóoren PPko presidentetzarekin batera, politika aktibora itzuli zen.

2023ko irailean, Espainiako Kongresuan euskara baliatzeko eskubidea onartu zenean, Borja Semper kontra agertu zen, PPko bere alderdikideekin batera.[2] Hala ere, euskaraz hitz batzuk esan zituen, "gaztelania hizkuntza komuna eta Espainia nazioa dela" esateko, berehala erdarara itzuli zuena.[3][4]

2025eko uztailaren 14an, minbizia zuela jakinarazi zuen. Tumore bat atzeman zioten ohiko azterketa mediko batean: hastapeneko fasean zegoen, Senperrek berak zehaztu zuenez.[5]

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads