Brigitte Vasallo
Idazle eta ekintzailea espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Brigitte Vasallo (Bartzelona, 1973) idazle, irakasle eta LGBTI ekintzaile antiarrazista eta feminista da. Ezaguna da, batez ere, genero-islamofobiari egiten dion kritikagatik, purplewashingari eta homonazionalismoari egiten dien salaketagatik, eta halaber harreman afektiboetan polimaitasunaren aldeko jarreragatik. [1]
Remove ads
Biografia
Galizia jatorri duen familia migratzaile bateko alaba da. Frantziara hasiera batean eta gero Kataluniara joan ziren. [2] Marokon bere helduaroaren zati handi bat bizi pasa du eta horrek aukera eman dio mendebaldeko gizartearen pentsamendu etnozentriko eta kolonial hegemonikoaren ikuspegia eskuratzeko. [3] [4]
Hainbat komunikabideekin kolaboratu ohi du (eldiario.es, Catalunya Ràdio, Diagonal, La Directa edo Pikara aldizkariarekin, adibidez) baita hitzaldi ugari eman ere. Halaber, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gènere i Comunicació masterreko irakaslea da. [5]
Remove ads
Lan-ildoak
Brigitte Vasalloren lana bi ardatz nagusitan dago egituratuta. Alde batetik, arrazismoa eta misoginiaren arteko intersekzionalitatea aztertzen du, batez ere emakume musulmanengan nola eragiten duen. [6] Ildo horretatik jarraiki, purplewashing eta pinkwashing salatzen ditu, baita feminismoa eta LGBTI eskubideak xenofobia justifikatzeko nola instrumentalizatzen diren ere. [7] [8]
Bestalde, monogamia tradizionaletik aparte, afektiboki harremanak eraikitzeko beste modu batzuk balioesten ditu, leialtasuna jabetza-modu gisa eta maitasuna ondasun mugatu gisa ulertzetik haratago joaten direnak. [9][10] Hala ere, ohartarazi egiten du neoliberalismoa polimaitasunaz aprobetxatu ahal dela ikuspegi indibidualista batetik botere-egiturak erreproduzitu ahal dituelako eta pertsonak zein bere gorputzak kontsumo-objektu gisatzat hartuz gauza bihurtu. [11]
Remove ads
Argitalpenak
- Pornoburka: Ravaleko ezbeharrak eta beste izaera garaikide batzuk (Desventuras Del Raval Y Otras F(r)icciones Contemporaneas, 2013). [12] [13]
- Pentsamendu monogamikoa. Terror poliamoretsua ( Pensamiento monógamo, terror poliamoroso, y sobre amor, estado, capitalismo y revolución., 2018). [14]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads