Chet Baker

From Wikipedia, the free encyclopedia

Chet Baker
Remove ads

Chesney Henry "Chet" Baker, Jr. (Yale, Oklahoma, 1929 – Amsterdam, 1988) estatubatuar jazz-musikagilea izan zen. Aita nekazari eta gitarra-jotzaile zuen. Tronpeta-jotzaile gisa hasi zen Glendale High Schooleko dantza-orkestran. 1946an 298. gudarosteko orkestran jo zuen (Berlin) eta bop musika ezagutu zuen. Kaliforniara itzuli zenean, musika-teoria ikasten hasi zen Los Angelesen (1948). 1950ean armadan sartu zen berriz ere, eta Los Angeleseko Presidio Army Bandera bidali zuten. Garai hartan Los Angeleseko jazz-klubetara joaten zen, eta han Dexter Gordon ezagutu zuen. Gerry Mulliganek 1952an bere laukotean aritzeko deitu zion. 1953an talde hori utzi, eta Russ Freeman piano-jotzailearekin batera beste laukote bat osatu zuen. Garai horretan hasi zen abesten. Disko ugari grabatu zituen, Parisen, Kalifonian eta New Yorken. 1959an espetxeratu egin zuten droga zela-eta, eta sei hilabete eman zituen espetxean. 1964an arrakasta handiko kontzertua eman zuen Stan Getzekin batera Newporteko Jaialdian. 1968an bere droga-banatzaileak masailezurra hautsi zion, eta hala hasi zen Bakeren beheraldia. Zenbait agerraldi izan zituen; 1974an ezin ahaztuko kontzertua eman zuen Gerry Mulliganekin; zenbait disko grabatu zituen, eta Europan barrena ibili zen. 1988an, Amsterdamen zela, hoteleko bigarren solairutik erori zen; oraindik ez da argitu zer gertatu zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Erreferentziak

Biografia
Oklahoma
Artikulu hau Oklahomako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads